Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Exodoa

2016ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Ez omen dago ezer berririk zeru azpian, eta ikusi zituenean Calaiseko kanpalekua eraisten zuteneko irudiak, ikusi zituenean migranteen begiradagalduak, ikusi zuenean jende-multzo handia beren apurrak hartuta handik irteten, exodo zaharrekin gogoraturik, telebista itzali eta Bibliako Exodora jo zuen, eta han, orain bi mila eta bostehun bat urte idatzitako testu hartan, gaurko argumentu berak topatu zituen, «israeldar herria [arrotz herria itzuli zuen berak] gu baino ugariago bihurtzen ari da», eta irakurri zuen «zuhur jokatu beharrean gaude areago ugal ez daitezen», eta irakurri zuen «bestela, gure etsaiekin elkartu eta gure aurka egingo dute borroka», eta pentsatu zuen ezetz, ez dagoela ezer berririk zeru azpian, eta horrek eramangarriagoak egiten dizkigula Calaiseko irudiak, etekintsuagoa baitzaigu ez ikastea, oso lasaia baitzaigu betiko argumentuen errapetik zupa-zupa egitea, gure buruak engainatzen segitzeko, gure barrenak lasaitzeko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.