Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Jendilajea

2015eko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Nolakoa dute larruaren lodiera, zer blindaje-klase dauka beren lotsak? Benetan pentsatzen dute gehiago direla, duinagoak direla, beharrezkoagoak direla beren galtzontziloak garbitzen dituen laguntzaileak, beren umeak hezitzen dituzten irakasleak, beren zaborrak biltzen dituzten langileak baino? Sinetsita daude beren lanak balio duela arpilatutako dirutza? Bizitzaren zein zangetan ikasi dute beren jarrerari darion amoraltasun totala, balio sozialenganako mespretxua, harraparien legea, harrokeriaren putz puztua?

Denen ahotan dabiltzan Euskalteleko arduradunek, beren buruak alimaleko dirutzekin saritu dituztenek, orain, eskandaluaren ondoren, erabaki dute dirutzok enpresan inbertitzea, eta «horrela eragileon konpromisoa, lotura pertsonala eta identifikazioa» sendotuko omen dute «enpresarekin eta euskal gizartearekin». Aukeran nahiago urruti, oso urruti, halako konpromiso eta identifikazioekin sendotutako euskal gizarte batetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.