Angel Erro.
JIRA

Egoiliarrak

2016ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Bide anitz dago denboraren joanaren jabe izateko. Neurri batean esan liteke guztia dela denboraren igarotzearen ziurtagiria. Halere, buru osasunari eutsiko badiogu, ez diegu guztiei erreparatzen eta gure gogoak (edo gizarteak konbentzioz) aukeratzen du zeinei kasu eman tarteka. Urtebetetzeak edo urteberria izaten dira atzera begira jartzeko mugarri usuenak. Egutegian markatu gabekoak ere badaude, noski. Aspaldian ikusi ez dugun lagunarekin topatu eta beti bezala ikusten dugula esaten diogunean, berak ere begi parean duen egia esan ez diezagun trukean. Gurasoetako batez dugun oroitzapen urrun batean, ez halabeharrez lehendabizikoan, aita edo ama gu orain baino gazteagoa zela ohartzen garenean. Badaude topikoak direnak ere: ile urritzen edo urdintzen hasia, zimurrak, etxezulotzea.

Guztien artean, nik badut denbora neurgailu kuttuna. Mediku egoiliarra. Noizean behingo kontsultan sartu eta zure betiko sendagilearen ondoan lotsati eserita egoten den ikasle mantalduna, inoiz benetako medikutzat hartu eta sintomak azaldu dizkiozuna, geroago —lurra, irents nazazu— alde zaharreko tabernetan astebururo ikusten zenuen morroi bihurtu zena, eta atzo bertan seriotasunak irribarrea eginarazi dizun gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.