Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Deabrua

2016ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Aitasantuak esan beza nahi duena, baina kristaua kristau denak badaki deabrua zu eta ni bezainerreala dela, badakideabrua dagoela naturak zein gizakiok egindako deskalabruen atzean. Tentatzen dabil beti, tranpak jartzen, mundua gaiztotzen. Espainiako Barne Ministroa, amabirjinak kondekoratzen dituen kristau zintzoa, aingeru goardakoarekin gehiago fidatzen dena bere bizkartzainekin baino, orain urte batzuk konbertitu eta federa itzuli zen, bizitzaren erdia lardaskan pasatu eta gero. «San Agustinen bide bera» egin zuela aitortzen du El colibrí dokumentalean bere burua Hiponako Agustinen pare jarriz. Dokumental berean diosku: «Noski badagoela deabrua. Eta ez da sekula gelditzen».

Deabruak ehunka izen ditu —Satana, Beltzebu, Mamon...—, baina Ministroaren izendegian ETA da izen lehena, deabruen printze guztizkoa, eta, ez baita gelditzen, oraingoan PSOEren eta Ahal Duguren arteko itunari dario sufre usaina, ez duzue sentitzen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.