Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ustela

2015eko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Saioa amaitu berri, elkarrizketaren momentu batean hunkitu izana aitortu dio kazetariak solaskideari. «Ustela naiz», erantsi du. Elkarrizketatuak kazetariaren esaldi laburra burutik kendu ezinik egin du etxera buelta. «Ustela naiz». Solasgai sentiberekin bihotzak zimiko egitea eta begiek ohi ez bezalako distira bustia erakustea ez da harritzeko, baina sentimenduen kontrola galtzeari diogun beldurraren inguruan ari da elkarrizketatuaren errota. Bat-batean,kazetariak erabilitako adjektiboan iltzatu zaio gogoa. Ustela naiz.Ileak laztu zaizkio. Pentsatu du tesiaren bat mereziko lukeela euskaldunok ustela deitu izanak hunkidura kontrolatzen ez duenari,bihotzeko ateak mila giltzez ixten ez dituenari. Sentiberatasunaren manifestazioa ahulezia da nonbait, neurritasuna galtzea. Heldutasuna galtzea, frutak nola, usteltze prozesuaren bidetik.

Elkarrizketatua damuz sartu da etxean, «ni ere bai, ni ere ustela naiz» erantzun ez diolako kazetariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.