garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Lekukoa

2015eko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Bat-bateko zaparradak inguruko aterpe bakarrera eraman du gizon bakartia, elkarri zaunkaka heldu diren ama-alabak bezala. Lehenak, 55 urte inguruko andre buru koipetsua, maskota kaskarina darama magalean; besteak, berriz, bekozko iluna eta eguraldiak bezala lehertu beharra: «Utikan! Atso zimur bihozgabea!», egin dio garrasi amari, eskuak ukabilduta, «ez nauzu sekula maite izan!». Ufaka erantzun dio amak, batetik hamarrera kontatzen hasi eta bidean galdu izan balitz bezala: «Sugegorri madarikatua! Sosa ez denik axola al zaizu ba zuri! Besteren baten itsulapikoa kraskatu beharko duzu ba oraingoan!»; eta txikitandik egin omen dizkionak bota dizkio jarraian, eta jaio denetik egin ez dizkionak besteak, atzetik. «Zaunk» eta «zaunk» familiako hirugarren kidea ere.

Gizon bakartia aho-begiak zabal dago txokoan, besapean daukan ogiari muturra kentzen ere ausartzen ez dela, aterrunearen zain. Lehen minutuko auzo-lotsa gaindituta, familiaren gaineko zein mitotan katramilatu diren jakin nahiko luke zehazki, zein ustek, zer-nolako zor moralek behartzen dituen bi orrolariak giro toxiko horretan zirkinik ere mugitu gabe irautera. Bere ama zenaren min etsia etorri zaio gogora, zenbat aldiz esan ote zion, erditzean alaba nahi izan zuela semearen ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.