Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Shock

2015eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Konspirazio teoriek batere mesederik ez didatela egiten jakin arren, susmo txarrek bekainak uzkurrarazita irakurri dut Charlie Hebdo-ren kontrako atentatuak mugarria ezarriko duela Frantziako hezkuntza sisteman, eskolan. Najat Vallaud-Belkacem ministroak aldarrikatu du: «Ohiz kanpoko zirkunstantzia hauek erantzun berriak eskatzen dituzte. Lehenagoko aro bat eta ondorengo beste bat finkatu behar dira». Ministroaren arabera, herritarrak —hots, jende zintzo, ordenako eta probetxuzkoa— eratzeko tresneria akatsik gabea lortzea da aro berriaren xedea. Bideak ere aurreratu ditu: hala nola irakasleen formakuntza hobetzea Errepublikaren balioen transmititzaile fin izan daitezen, irakaskuntza moral eta zibiko indartsu bat, eta medioen kudeaketari buruzko heziketa «hobe» bat.

Susmo txarrek bekainek uzkurrarazita irakurri dut hori guztia, hain zuzen, shockaren doktrinaren aplikazio ereduzkoaren kiratsa sumatu diodalako. Hau da, Naomi Kleinek landutako hipotesiarena: shock egoeran dauden jendarteak erraz makurtzen direla bestela inola ere onartuko ez lituzketen ideia, neurri eta egoeretara.

Azken batean, ezin baitut burutik kendu Frantziak eskolarentzat aldarrikatutako aro berriaren eta eskola horrek berak, ikasgelan esandakoaren ondorioz, Poliziaren galdeketa gelara eraman duen 8 urteko haurraren arteko lotura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.