Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Letra

2014ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Astanafarreri boladaren inguruko iruzkinei, irakasleen kontrako ohiko kexa eta osteratzeko birusei, beste gai batek hartu die gaina eskola atarian: irakaskuntza arloan puntaren punta ei den Finlandian utzi egingo diote haurrei eskuzko ohiko idazketa irakasteari; hau da, eskuz letra larriz idazten erakustera mugatuko dira, idazkera lotua baztertuta. Aldiz, hasieratik ordenagailuetako teklatu edo klabierretan trebatuko dituzte umeak. Finlandiako hezkuntza arduradunek argudiatu dute bizimodurako gaitasunetan trebatzea izanik xedea etekin gutxiko lan handia dela kaligrafiaren ikasketa.

Eskolako atariko unibertsoa bi multzo handitan banatu du gai honek ere. Batetik, erabakia pozarren hartu duten gurasoak daude, progresoa, teknologia edota errentagarritasuna aditu orduko kitzikatzen direnak gehienak. Bestetik, erabakian balioen gainbehera eta ia-ia zibilizazioaren hondamendia sumatzen dutenena. Multzo heterogeneoagoa da, nolanahi: esaterako, diziplinaren miresle neokontserbadoreak eta teknologiekin eskuen erabilera ebatsiz sormena ostu nahi digutela aldarrikatzen duten neohippyak aliantza sinesgaitz batean. Neu ere multzo horretakoekin lerratzekotan nago, teklatuetan letrak jo eta orrietan laztandu egiten direlakoan. Badaitort, ordea, nostalgia dudala gaitzetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.