garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Jolasgaraia

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Neskatoak datorren ikasturtean eskola aldatu beharko duela eta, zentro berriko informazio bilerara jo du aita arduratsuak. Zenbait azalpen eman eta bideo lagungarriak erakutsi zaizkielarik, gurasoei eman die hitza zuzendariak. Aita arduratsuari bideoan ikusitako gauza batek eman dio arreta, pilotan eta futbolean mutilak besterik ez dela ageri, hain zuzen ere, eta alabaren gustuak ezagututa, galdera bat pausatu du urduri: «Aurreikusi al duzue neska-mutilak elkarrekin aritzeko ekintza positiborik?».

Irakasleen ordezkariak «ekintza guztiak bazterketarik gabe antolatzen ditugu» erantzun du tinko, eta ezpainak estututa, gaineratu: «Atseden garaian askatasun osoa dute nahi dutenarekin jolasteko». Beste aita batek, semea baloizale amorratua dela garbi utzita, «Horixe bera, askatasuna!», aldarrikatu du pankarta beharrik gabe. Futbolak Hautespen Naturala eskatzen duela argudiatu du libertatearen izenean, «baita mutilen artean ere», eta beste bi galdera otu zaizkio aita arduratsuari, harenak aditu ostean. Bat: Horri askatasuna deitzerik ba ote dagoen. Bi: elitismo hori jolasa ala besterik ote den, bazterketarik onartzen ez duen eskolako jolasgaraian. Baina ez du txintik atera, futbolzale amorratuak publiko zabalaren onespena jaso baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.