garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Eskaleak

2015eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Gaztea nintzela Zurichen eman nituen hiruzpalau hilabeteetan, gauza askok aztoratu ninduten, begiak bankuen omnipresentziatik harago luzatzen ikasi nuenean. Esate baterako, etxepeetako babesgune nuklearrek, jakiz ongi hornituta beti, edo urtero-urtero soldadutza egin eta armak etxean jasotzeak, auto-gidarien aldeko alderdi politikoakā€¦ Ezerk ez, ordea, eskaleek lain. Legez debekatutako jarduna izaki, inon ez ziren erruki bila ageri, inoiz ez burumakur, kartoi idatzia esku batean eta potoa bestean, Tolosaldean ikusi ohi nituenak bezala. Hizketa goxoan hurbilduko zitzaizkizun, zer ordu den galdetzera datorrena nola, alemanez lehenik, eta hartara moldatzen ez bazinen, frantsesez, edo ingelesez, edo italieraz, edota gaztelaniaz, beren amuari ihes egiteko baliabiderik gabe uzten zintuzten arte. Barrenak uzkurtzen zizkidan egoerak, herri aberats atzerakoi hartan, legez kanpoko eskale izateko ere lanak izango nituzkeela aurpegiratzen ariko balitzaizkit bezala.

Hendaian, eguraldiak onera egin ahala ugaltzen diren eskaleek erromes itxura dute. Tolosaldean errukiorrek eta Suitzan poliglota heziek bezala, herri hau zer den konprenitzen lagundu zidaten behinola. Tren-terminal faltsu moduko bat da. Alderraion aterpea, turismoak loratzen duen fikzioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.