Samara Velte.
BIRA

Paradoxak

2016ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Onar dezagun: harritu egin gaitu Erresuma Batuko erreferendumaren emaitzak. Eskemak hautsi ditu eta egoera paradoxikoa utzi: Londresen goberna dezaketen alderdietako batek ere ez luke negoziatuko EBtik irtetea. Eta brexit-aren alde egin duten gehienek gero ez dute UKIP bozkatzen. Beraz, noren ardura da hemendik aurrerakoa?

Baina are harrigarriagoa da nola ezustekoak ez dion inori balio izan autokritikarako. Aitzitik, nork bere jarrera indartzeko erabili du galdeketaren emaitza: Espainiako Atzerri ministroak «gertuago» ikusi du Gibraltar; Bruselatik esan dute «sendoago» daudela orain; eta bazterrotako zenbait ezkertiar ere aditu ditugu txaloka, Erresuma Batuak —barka, Ingalaterrak eta Galesek— bizkarra eman diolako «EB erakunde antidemokratikoari». Pentsatzen dut jakingo dutela brexitzaleek EBri egiten dioten kritika ez dela parekidetasuna duela faltan edo elitismoa sobran; kritika hori xenofobiatik eta chauvinismotik datorrela soil-soilik. Eta EB desastre bat izan liteke, baina etsaiaren etsaia izateak ez zaitu lagunago bihurtzen.

Honetan guztian koherentzia pixka bat gorde duten bakarrak Eskoziako independentistak izango dira, ziurrenik: beste behin ikusiko dute euren botoak ez daukala eraginik Ingalaterrak desberdin erabakitzen badu. Orain inoiz baino justifikatuago daude independentzia eskaerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.