BIRA

Espaloiak

Garbine Ubeda -

2015eko urriak 27
Bangkokeko Kesetsart unibertsitateko ikasle arduratsuak nazka-nazka eginda omen zeuden espaloietan ezin ibiliaz, bidean estropezu egiteaz eta eskolara, berandu ez bada, ozta-ozta iristeaz. Zenbat eta presatuago joan, orduan eta aukera handiagoa baitzuten oztopoan jarritako oinezko despistaturen batekin talka egitekoa. Esan nahi baita, smartphoneari itsu-itsuan erreparatzeagatik, bat-batean gelditu eta barrikada bihurtzen den lagun hiper-konektatu horietakoren bat jotzekoa, hain baita hedatua telefono eramangarriaren erruz sortzen den zirkulazio arazoa.

Ez dakigu zer-nolako gaztakoak hartzen zituzten talka bakoitzean. Ezta, Japoniako gune populatuenetan manga komikiak aparatuan irakurriz joateagatik bezala, egunean 400dik gora aldiz gertatzen ote ziren ere. Kontuak kontu, txorakeriak utzi eta bitan banatu dituzte espaloiak, konektatuak alde batetik joan daitezen, eta gainerakoak bestetik. Eta ez dakit zer ondorio atera dezakedan kalapita honetatik, kaleak eta bideak horrenbeste ildo apartekotan bereizita (lehendik ere, trenek, tren azkarrek, tranbiek, taxiek, autobusek, autoek nahiz bizikletek, bakoitzak berea izateko joera duela kontuan hartuta) hirietako espazio publikoa, lagunkoi baino, arrotz eta erasokor bihurtzen ari dela ez bada.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna