garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Abadia

2015eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Arratsalde bateko solasa ez da beharbada nahikoa, mintzakide izandako hura ezagutu duzula esateko. Baina neurria eman diezazuke, pertsonarena, haren nolakotasun eta balioena, erakusten duen jarrerarena. Maitasun xaloa eragin dezake arratsalde batek, aurrez aurre izan duzunari arrastoa jarraitzeko irrika, adiskidantza txinparta. Begirunea.

Arratsalde bateko solasean ezagutu nuen Aitor Mazo, hura eta haren umore zabala, hilabete ere ez dela. Imanol Agirrerekin batera, Bilboko Loraldiaz jardutera heldu zen telebistako Azpimarra saiora, eta bide batez, Anton Abadiaz bi hitz egitera, beronen rola jokatu behar baitzuen hiru egunen buruan, Arriaga Antzokian. Dotore ematen zion harenak. Lorea Agirreri eta bioi, berriz, kultur proposamen bana azaltzea egokitu zitzaigun egun hartan, eta hala, ordubetez bederen, konplize izan ginen laurak, kameren aurrean jarri beharrak sortzen duen giro elektrikoak lagunduta.

Aitor Mazoren aldamenean izateko aukera eskertu behar diet Jon Artanori eta Maddalen Iriarteri. Platora sartu aurreko talde-berriketa sinpatikoa dut gogoan, eguneroko paisaia bilakatu zait, hemen, bizitoki dudan Hendaian, Anton Abadiaren gaztelupean. Begirada harantz luzatu eta dorretik harpa jotzen ari zaigula iruditzen zait.

Hau da samina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.