Marian Iriarte.
ARGI ALDIAN

Katalizatzaileak

2015eko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Kimikariontzat katalizatzaileak oso substantzia ezagunak dira. Hizkuntza arruntean katalizatzaile esaten dugunean, egoera bat bizkortu edo areagotzen duen zerbaitez ari gara. Kimikan ere antzeko esanahia dauka; itxuraz, katalizatzaileak erreakzioan parte hartzen ez duten substantziak dira, baina zehazkiago esanda, erreakzioan amaitzen ez diren substantziak dira. Eta zein da haien egitekoa? Erreakzio bat gertatzeko, erreaktiboak baldintza egokitan ipini behar dira, eta atomoen konbinazio berriak substantzia horiek beste batzuk bihurtuko ditu, produktu hain zuzen ere. Baina, askotan paperean sinpleak diruditen erreakzioak ez dira ongi gertatzen laborategian. Eta hortxe dago katalizatzaileen egitekoa. Nola egiten dute lan? Katalizatzaileek erreakzio-bide berriak ematen dituzte. Erreakzio berbera gertatuko da, baina erreaktiboak produktu bihurtzeko beste bide bat eskaintzen dute. Katalizatzaileen garrantzia azaltzeko, duela gutxi irakurritako berri bat aipatu nahi dut.

Badira urte batzuk hidrogenozko pilak garatu direla. Horietan gertatzen den erreakzioa nahiko sinplea da: gehienetan, hidrogenoa darabilte erregai moduan, eta, erreakzio kimikoa gertatutakoan, energia elektrikoa sortzen da. Beste pila arruntekin alderatuta, horietan erreaktiboak etengabe gehitzen dira; beraz,pila ez da amaituko. Erreakzioa sinplea izanda ere, arazo teknikoa da hidrogenoa modu erraz eta merkean lortzea. Orain arte horretarako katalizatzaile garestiak erabili behar izaten ziren (platinoa ad.), eta oraingoan nikela eta burdina erabiliz lortu dute. Beraz, katalizatzaile merkeagoak erabiltzea prozesua erraztu eta merkatuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.