KRONOLOGIA

2016ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
2013-06-08. Gure Esku Dago-ren sorrerako agerraldia, Irunen, Ficoba erakustazokan.

2014-03-29. Gure Esku Dago-ren aurreneko ekitaldi jendetsua, Bilbon, Casilla kiroldegian. Bost mila lagun.

2014-04-13. Herri galdeketa Etxarri Aranatzen, bertako plataforma batek antolatua.

2014-06-08. 150.000 lagun Iruñea eta Durango artean,123 kilometroko giza katean.

2014-09-13. Eskoziako eta Kataluniako erreferendumenaldeko ekitaldia, Bilbon.

2014-11-02. Herri galdeketa Arrankudiagan, bertako plataforma batek antolatua.

2014-11-08. Eskoziako eta Kataluniako galdeketen aldeko eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko mosaikoa Donostian, Zurriola hondartzan. Hamar mila lagun.

2015-04-24/25/26. 102 udalerritan Joste Eguna, erabakitzeko eskubidearen alde herritarren borondateak josteko.

2015-06-13. Jende ezagun askorekin agerraldia, Donostian.

2015-06-21. Gaur hautetsontzia. Bihar erabakia lelopean ekitaldiak Bilbon (San Mames), Donostian (Anoeta), Iruñean (zezen plaza), Gasteizen (Plaza Berria) eta Baionan (Belaskain errugbi zelaia). 70.000 lagun, Gure Esku Dago-ren arabera.

2015-07-30. Gure Esku Dago eta Juan Jose Ibarretxe (Agirre Center), Boisen (AEB).

2015-11-21.Eskura gogoeta prozesuari amaiera, Gasteizen. Ekintza plana adostu zuten.

2016-06-05. 34 herritan galdeketak, tokiko batzordeek antolatuta.

2016-06-18. Dinamikako bazkideen lehendabiziko batzarra, Eibarren.

2016-09-11. Kataluniako prozesua babesteko ordezkaritza bat Bartzelonan, Diadan.

2016-11-06. 8.000 lagun pasa Oiartzualdeko giza katean, eskualdeko kontsulta sustatzeko.

2016-11-27. Herri galdeketak Diman eta Bakaikun, bertako batzordeek antolatuta.

Atzo (abenduak 17). 2019ra arteko bide orriaren aurkezpena, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.