inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Bermeak

2017ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Kataluniako Generalitatearen kontuen kontrola bere gain hartuko duela mehatxu egin dio Madrilek Bartzelonari, baldin eta ez badu ziurtatzen 48 orduan ez duela euro bakar bat gastatuko «legez kanpoko erreferendumean». Alegia, Kataluniaren autonomia kolokan jartzeko lehen urratsa har dezake Espainiak. Eta horrek erakusten du nolako bermea duten Kataluniaren eta estatuko gainerako nazioen eskubide politikoek.

Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du Katalunian antolatzen ari diren erreferendumak ez dituela beharrezko lege berme guztiak. Eta haren boto emaile askok pentsatuko zuten ea ez ote zen hobe izango isilik geratzea halako gauzak esatea baino. Kontua da Urkulluk EAJk hartu duen bidearekin koherentziaz esaten dituela halakoak. Beste kontu bat da ea PSOE eta PP alderdi unionistekin aliantzak izatea deseroso bihurtuko zaion orain arte ez bezala.

Izan ere, herritarren informaziorako, parte hartzeko politikorako eta adierazpen librerako eskubideak egunero ari da urratzen Espainia, erreferendumaren aitzakian. Atzo toki txarrean utzi zuen politika horrek Gorka Urtaran Gasteizko alkate jeltzalea. Izan ere, udaltzainak bidali behar izan zituen alkateak epaile batek debekatu zuen Anna Gabriel CUPeko diputatuaren hitzaldi bat etetera. Itxura denez, «men egin bai, baina ez da betetzen», zioen antzinako pase forala ez dago XXI. mendeko politikari foruzaleen agendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.