Leire Palacios.
EKOGRAFIAK

Aguirretarrak

2016ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Gerra galdu zutenen seme-alabak ez garela deus dio kantak, eta Todos los Apellidos Vascos saioak mutur aurrean jarri zigun horren isla. Telemadrid eta oro har, kate espainoletan ez ezik, Euskal Telebistako kate publiko batetan Esperanza Aguirre politikari espainolaren irudi garbiketan lagundu zuten. Azken batean, euskal abizenak baditu... Eskerrak abizenek ez duten RH negatiboa bermatzen. Zer egingo zaio Espainiako eskuindarren alderdiko izen handi askoren DNA-n euskal odola bada: Jose Maria Aznar, Manuel Fraga Iribarne, Antonio Basagoiti edota Carlos Iturgaiz, zenbait aipatzearren. Ez dute beitarik izango faltan, nahi baldin badute. Kontuak kontu, formatuaren gainontzeko atalak bezala, Esperena ere, entretenigarria izan zen, burgoikeria eta guzti.

Hasierak barne ezinegona sortu zidan, nahi izanez gero, propaganda usaina har zekiokeelako saioaren tonuari —Ez naiz, inondik inora, esaten ari propagandistikoa izan zenik—. Bazirudien, normala, edo behintzat garaian zena baino orokorragoa, Aguirre andreak jaso zuen handitasun aberatsa: unibertsitatean ikasteko aukera, nota onak ateratzeagatik ematen zioten dirua, Donostian oporretara joateko aukera —Euskal Herriko zenbait herri baino handiagoa den etxea izatea—, Donostiako Klub Nautikoan ezkontzeko hitza ematea, eta beste hainbat handikeria. Guztia, noski, gehiengoaren miserien gainetik. Tonu hotz eta harroputza agertu bazuen ere, ez pentsa, Aguirrek badu sentimendurik: bere ibilbide politikoan bizitako une latzena Madrilen Ingurumen zinegotzia zela bizi zuen. Azaldu zuenez, neskatxa bati zuhaitz adar bat gainean erori eta tetraplegiko geratu zen. Bere burua zigortu zuen Aguirrek, jakin arte, beste batek bere lana behar bezala egin ez zuelako gertatu zela. Ondo merezitako lasaitua!

Eskerrak puntu harroputz horri puntu jakin batetik aurrera buelta eman zioten, eta Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren ahots gozoak ironiaz betetako iruzkin azidoak bota zituen. Pazientzia noizbait agortzen baita. Pozik entzun zituen familiako letra gizonen kontuak. Ez horrenbeste ezer asko zituenak. Zuzendu zion historialariak: «Lau ardi zituzten», eta galdetu zion baita ere: «Lur jabetzarik zuten?». Galdera ona, ea etxetzar bat egiteko lursaila duen Euskal Herrian, eta enteratu barik den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.