gorka julio
IRLEN SAREA

Erreprodukzioa

2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Teknologia berri batek batzuetan aldaketak dakartza, baina teknologiak ez du berez berria izan behar aldaketa bat suposatzeko. Horrek erabileran arreta jartzera behartzen gaitu. Egia da labana batek izan ditzakeen erabilerak asko direla, baina egia da era berean gauzak mozteko egina dagoela. Bideoa ez da berria, saretik kontsumitutako bideoa ere ez, baina azken aldian automatikoki erreproduzitzen diren bideoak nagusi dira orain sarean.

Erreprodukzio kopuru gehienen inguruko datuak bultzatutako fenomenoa da, urte batean automatikoki erreproduzitzen diren bideoak izugarri igo da. Gero eta plataforma gehiagotan daude. Facebookek sekulako datuak izan zituen, eta, hortik tiraka, asko dira joera horretara apuntatu direnak. Bideo bat ikusi nahi edo ez, Facebook edo Twitterren sartu eta hortxe duzu begi aurrean. Izan azken tiroketa, izan katutxo baten bideoa.

Youtuberen fenomenoak ere badu zerbait hortik. Egia da ikus-entzunezkoen kontsumoa asko aldatzen ari dela, baina orain arte «izarren» beharrik ez zegoen. Youtubeko kanaletan famatu egin diren eta eredu bezala aurkezten diren pertsona askok joera berari erantzuten diote. Sareko bideo kontsumoan eta sorkuntzan ere gero eta jende gehiago egotea bilatzen dute. Ondo dago, baina artifizial puntu bat badu.

Atzean, enpresa eredu zehatz bat izaten da, datu eta erabilera kopuruan oinarritzen duena beren izaera: start-up. Eredu horretan lelo bakarra: jendeak erabili ditzala zerbitzuak, erabiltzen dituen heinean aurkituko dugu nola atera horiei dirua. Gehienetan publizitatea izan ohi da.

Eredu horrek behar duen erabiltzaile oinarria oso handia da, erreprodukzioa edo bisita kopuruan zenbatzen du beren arrakasta. Horrek eta ez beste ezerk eraman ditu bideoaren erreprodukzio automatikoa erabiltzera. Horrek gure ikus-entzunezkoen kontsumoan eragin du.

Orain dela gutxi arte gaizki ikusia zegoena naturaltasunez hartzera behartu gaituzte. Netiketa sinpleenak, dionaren kontra, audioaren edo bideoaren autorreprodukzioa eguneroko gauza da orain. Inpulsoa, interesa, inoiz ez da erabiltzaile edo sortzaileona, baina hori ez da beti horrela izan. Argi izan dezagun hori eta sistemak berak dituen erreprodukzio mekanismoak ezagutu ditzagun, bere ahultasuna ere badira eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.