Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Lotzea

2016ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Pixkana-pixkana, agerian jartzen ari da Kataluniako Errepublika aldarrikatzeko estrategia. Kataluniako Parlamentuan, Junts pel Si eta CUP elkarrekin ari dira prestatzen proiektu bat, ia bukatzear dutena: haren helburua da modu argi eta logiko batean lortzea independentzia, Europako gainerako estatuek erraz ulertzeko moduan.

Ezaguna zen proiektuaren mamia, baina aste honetan jakinarazi dituzte xehetasun gehiago. Hiru deskonexio legeak onartzea da estrategiaren oinarria. Zehazki, iragankortasun juridikoaren legea; legetik legera igarotzea izango litzateke, legitimitate batetik bestera igarotzea. Lege horrek estatu berriaren gakoak ezarriko ditu, Kataluniako etorkizuneko konstituzioak gainerako aldaketak ekarri arte. Esate baterako, zehaztuko du Generalitateko presidentea estatuburu izango dela, eta banku zentrala Finantzen Kataluniako Institutua izango dela aurrerantzean. Lege horrek berak ezarriko du erreferendumaren gai funtsezkoa.

Kataluniako Parlamentuak premisa garrantzitsu batekin onartuko du iragankortasun legea: erreferenduma egiteari buruzko artikuluak zuzenean sartuko dira indarrean, eta legearen gainerako zatia, estatu berri bihurtuko gaituena, izoztuta geratuko da bozketa egiten den arte. Horrela, legitimitate handia emango zaio prozesuari; independentziari buruzko bozketa berariazkoa eta zalantzarik gabea egingo da, eta ezezkoaren aldekoen parte hartzea sustatuko da, A-9an gertatu zena berriz gerta ez dadin. Erreferendumaren arabera erabakitzen bada legea ezarriko den, zaila izango da ezezkoaren aldekoak etxean geratzea halako bozketa batean.

Jakina, diseinu horretan konplikatua izango da legea ekainean onartzea eta erreferenduma irail arte ez egitea. Seguru asko, segidan izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.