'Armageddonize'

Eclipse

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Diskoetxea: Frontiers.

Hard rock musika ulertzeko bi korronte nagusi daude: AEBetako eredu lehor bezain zuzena eta Europako joera melodikoa. 60ko hamarkadatik hona biak nahastu dira, jatorria ahaztuta. Suediako Eclipse banda bigarren multzoan dago eroso. Rock melodikoa egiten hasi bazen ere, pixkanaka soinua gogortu eta hard rockeko talde erreferente bihurtu da. Bleed And Scream diskoa mugarri izan zen, baina hori gainditzera dator Armageddonize bikaina. Gozotik gogorrera eginez, Erik Martensson eta Magnus Henriksson bikoteak bidea egin du. I Don't Wanna Say I'm Sorry lehen kantutik hasi eta All Died Young azkeneraino ez dago hutsarterik. Stand On Your Feet eta Wide Open hard rock ereserkiak dira, eta Breakdown apartak hegoaldeko rocka du oinarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.