Sorotan Babies

'Eskema'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Pantaila gibeleko bozak benetakoak dira. Zazpi urte luzeren ondotik atera du Sorotan Babiesek Eskema bigarren lana. Sarakoen itzulera albiste oso ona da euskarazko post hardcorearentzat. Dut ez da itzuliko, Lisabö akaso, eta Borrokan... Erreferente estimatuen faltan, lapurtarren uzta oparia da. Atmosfera, pasarte, haustura, garrasi eta bestelakoen artetik loratzen dira sei kantuak. Erori aurreratu zuten, errazena lehen entzunaldian. Amu aparta, batez ere, gitarren riff melodiko eta sinkopatuari esker. Errazkeriarik ez da, ordea. Itzaletik doaz gehienak, Igo nintzen eta Eskema kasurako, erritmoak apurtuz eta ñabardurekin apainduz. Xabi Bizkairen ahots depresiboak erregistro hainbat ditu, oihutik hitz egiteraino. Lokartzen ahal zaitu, lasai eta emeki. Probatu nahi duenak, taldearen webgunean osorik du entzungai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.