Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Fanatismoa

2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Fanatismoa frantsesez mintzo da» errepikatzeko gogoa sortzen da batzuetan: «euskaraz mintzatzen» zela baitzion Convention-eko Bertrand Barrère aipatu batek 1794ko urtarrilaren 27an, Grégoire-k urte bereko ekainaren 4an «patois» horien ezabatzearen beharra aldarrikatu zuelarik, bere moduko deiadarraz. Nahiz orduan fanatismoak «erlisioa» erran nahi zuen, gaur egun badakigu nolako etengabeko ukamenean gabiltzan. Akusazio berriekin ere, bekatu beniala delarik delako «repli identitaire», (nortasunarenganako atzerakoitasuna!) eta mortala, «komunitarismoa»...

Errepublikako hizkuntza baztertu hauen hiri nagusi batzuetan, Kemper, Perpinya, Tolosa, Ajacciu edo Baionan milaka bilduko da jendea ofizialtasun zerbait eskatuz, hauteskunde kanpaina honetan ezkutua den gaiak mikro oihartzun bat bederen ukan dezan...

Europan bozkatu Hizkuntz Agiria ahatzixea da. 1982an sortu zen Hizkuntza Gutxituen Bulegoa, Bruselan, Irlandak kasik bakarrik finantzaturik, 2010ean ehortzi zuten «estatu bakoitzaren esku hizkuntz politikak utziz».

Horretan gara gaur: euskararen biziarazteko gure baitan baizik kontatu behar dugu. Umore txarreko egunetan maltzurkeria, faltsukeria, zurikeria, ttipikeria zozoa salatzen ditugu. Haur euskaldunen mintzaira garbia entzunez loriatzen gara hargatik. Gaur, umore onarekin diogu gure hizkuntzaren ederra eskuratzen duelarik edonork badakiela euskal nazio baten kide dela, mundu osoan, eta biziari irabaztea eskaintzen diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.