Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Berbontzi'

Abenturak

Imanol Mercero -

2015eko apirilak 19

Egilea: Abel Amutxategi. Ilustratzailea: Manu Ortega. Argitaletxea: Erein.

Abentura narrazioak etxetik urrun gertatzen dira. Lurralde exotikoak zeharkatzen ditu heroiak, arrisku larriak bizi, eta etxeko atea zeharkatzea amesten du. Halako traza duten obra asko ez dago euskal sortzaileen artean, baina badira nola edo hala hurbiltzen diren batzuk. Burura datozkit Kirmen Uriberen Garmendia trilogia, Bernardo Atxagaren Banbuloren hirugarrena, Ternuako penak izenburuarekin datorrena, Mariasun Landaren Errusika arkakusoaren abenturak, edota Xabier Etxaniz Erleren Joxeme saga, eta akaso Mikel Valverderen Rita eta Toti Martinez de Lezearen Nur ere sartuko lirateke badaezpadako zerrenda honetan, esku artean dugun Berbontzi obrarekin batera.

Berbontzi kateatutako abenturen bilduma bat da, hiru lurralde literariotan zehar dabilena: piratekin, Erdi Aroan eta sorgin artean.

Narrazioa Nora izeneko haurrak liburu bat maileguan hartzen duenean hasten da. Kasualitatez, liburutegietako izaki bitxi bat ere sartzen zaio motxilan, eta izaki horri esker aparteko lurralde literarioetara bidaiatuko dute. Abenturek iraun bitartean, literaturzaletasuna, emozioa eta irudimenaren gorazarrea biziko ditugu. Edo gutxienez, narratzaileak guk hori sentitzea nahi duela nabarituko dugu.

Izan ere, irudimenaren izenean bestela onartuko ez liratekeen lizentziak hartzen dira maiz haur literaturan, eta liburu honetan hainbat aldiz etorri zaigu burura sentipen hori. Esaterako, justifikazio eskasekoa begitandu zait Berbontzi izakiaren agerpena, Nora protagonistak egiten dion harrera abegitsua, eta izena ezartzeko erabiltzen duen modua. Eskasa iruditu zaidan bezalaxe Noraren pertsonalitate eza, sentimendurik agertzen ez duena, eta, zoritxarrez, narratzailearen mesedetan ari den panpina baten traza duena. Adibide gehiago jar litezke, tamalez asko direlako liburu honetan irudimenaren izenean egiten diren desmasiak, baina hemen agertzen erraza den bat aipatzearren, Goizane printzesaren arku jaurtiketetan erabilitako amarrua ekarriko dut hona: metro askotara dagoen diana bati imana ezarririk, printzesaren geziak zuzen bideratzen dira xedera, eta —hau bai sinestezina— imana arrazoitu gabeko indar misteriotsu bihurturik, gezia gai da noranahiko parabolak egiteko eta patio bati buelta emateko, dianaren erdi-erdian jo aurretik. Looney tunes-eko marrazkietarako balekoa izango da, baina kontaketaren koherentzia erabat zapuzten du, nire ustez.

Liburua irakurrita, ezin nuen burutik kendu Geppettoren sorkuntza lana: piezak elkarren ondoan jarrita eraikuntzak bizia hartzen badu, zorionekoak gu, magia gertatu da. Aldiz, harietatik dilindan dauden txatalak geratzen badira... orduan ez, orduan ez dago txotxongilo bat besterik.

Alde positiboa begiratzearren, esango dugu Berbontzi-k kontaketa arina duela, hizkuntz akats gutxi dituela, irakurle hasiberriei neke askorik ez diela eskatuko, eta, akaso, irribarrea piztuko diela. Eta zer demontre, ez da gutxi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Eguzki Art Zinema

'Ombuaren itzala' filmerako castinga egingo dute apirilaren 1ean

Julen Otaegi Leonet

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatuko du Patxi Bisquerten Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak. Zizurkilen egingo dute aktoreen hautaproba. Maiatzean ekingo diote grabazioari; Euskal Herrian eta Argentinan grabatuko dute.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Inoiz ez dut amildegian jauzi egiteko gogorik izan»

Itziar Ugarte Irizar

Urte luzez eta egunero-egunero, estudioari emana aritu da Herrero. Eskultura, grabatua eta pintura landu ditu, eta paper gainean margotutako zenbait lanekin osatu du Donostiako Artekon ireki duen erakusketa.
Bere nobelak Irlandako landa eremuan girotu izan ditu, sarritan, Donal Ryan idazleak. ©ANTHONY WOODS

Sekretuak eta gezurrak

Mikel Lizarralde

Herri txiki batean dago girotua, 1970eko hamarkadan, 'Strange Flowers', Donal Ryanen bosgarren nobela. 2020ko eleberri onenaren saria jaso zuen Irlandan.

Rio de Janeiron jaio zen Arthur Verocai musikari, konpositore eta ekoizlea, 1946an. ©BERRIA

Verocai, bossaren eta soularen gailurra

Julen Azpitarte

Duela 50 urte kaleratu zuen Arthur Verocai brasildarrak izen bereko diskoa. Haren herrialdean porrota izan zena kultuzko lantzat hartu zuten gero kanpoan. Musikatik urrundu ostean, lehen lerroan dabil berriz egilea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.