ZUZENDARIARI

Selektibitatea

Irene Ezkurra Eriz.
2017ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Urduri zaude, azkenaldian ez duzu lo askorik egin, lagunak ere apenas ikusi dituzun. Esku batean ia ez zaizu azazkalik gelditzen, eta bestea zauriz beterik daukazu. Aspaldidanik apuntatuta daukazu egun seinalatua agendan, ahaztuko balitzaizu bezala, eta irakurtzen duzun bakoitzean urduriago jartzen zara, baina badakizu, tokatzen da eta listo, onartu beharra dago. Zure gurasoek ere berdina egin zuten, irakasleek, baita zu baino zaharragoak diren lagunek ere; bizitzaren zikloa da, noizbait tokatu beharrekoa, eta, noski, aurtengoan zuri tokatzen zaizu. Bai, selektibitatea dator.

Badator kurtso osoan zehar memorizatu duzuna botatzeko eguna; irailetik daramazu azterketa hau prestatzen, azterketak ere horri bideratuta joan dira. Badakizu, zure etorkizuna jokoan dago, ezin duzu hutsik egin.

Kontuz, ordu gutxi batzuk baino ez dituzu: aprobetxatu ondo denbora eta idatzi ahalik eta gehien, bota dakizun guztia, baina ez idatzi gehiegi ereez, liburuan agertzen denarekinnahiko.

Badator lengua espaƱola-ko azterketa, B eredua aukeran, generaciĆ³n del 27, gaitz erdi.

Ondo erantzun galdera: Lorca, Alberti... saiatu inor ez ahazten. Zuk badakizu horren atzean hainbat emakume ere egon zirela, baina ezta okurritu ere hori idaztea, margenetik ateratzekotan puntuak jaitsiko dizkizute eta.

Azterketa amaitu eta klasekideengana hurbildu zara, aurpegi ilunen bila, ea zuk baino nota baxuagoa ateratzen duten, arrisku bat gutxiago horrela. Badakizu, lehia lehia da.

Historiako azterketa orain, 11. testu iruzkina, to eta no! Klasean zortzi aldiz egin duzu, bai erraza. Azkar, hasi idazten, ez pentsatu ondo edo txarto dagoen, buruz dakizu irakasleak irakurri nahi duena, urte osoan zehar memorizatu duzu, orain botaka egitea baino ez zaizu falta.

Hurrengo azterketa hasi aurretik azken oharrak errepasatu dituzu azkenengoz: gogoratu, ez arriskatu, ez pentsatu zeure kabuz, ez borrokatu, ez saiatu ezer aldatzen.

Gogoratu, izan sistemak nahiduena, horrela sistemak ez zaitu zapalduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.