432

2014ko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AEB-EK NAVAJOEI EMANGO DIETEN ORDAINA, MILIOITAN

Navajo herriaren lurren ustiaketagatik tribu indigenak eta AEBetako Gobernuak urteetan izan dituzten konponezinak amaitzeko, navajoei 432 milioi euro ordaintzea onartu du Washingtonek; halako auzietan inoiz emandako kalte-ordain handiena da. Eric Holder AEBetako fiskal nagusiak eman zuen akordioaren berri. Segidan, dimisioa eman zuen Holderrek, baina beste gorabehera batzuk zirela medio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.