Publizitatea

Albisteak

"Nafarroako ikastolak ez leudeke Migel Jabier Urmeneta gabe"

2015-12-05
Asisko Urmenetarekin batera idatzi du haren aita zenaren inguruko liburua: 'Migel Jabier Urmeneta (1915-1988). Bigarren Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa'. Zuzenbidearen Historiako irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Roldan Jimeno (Iruñea, 1973).

Etorkizuneranzko irekiera

2015-12-05
Euskal Herri osoko ordezkari politikoak eta kulturgileak batu ditu Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokaren 50. urteurrenaren irekiera ekitaldi ofizialean.

Pilulaz pilula, "loraldi txiki bat"

2015-12-05
Musikak urteon eman duenaren bilduma ez ezik, gai atenporalak ere jorratu ditu 'Entzun!' musika agerkariak, eta pop kulturaren inguruko hamaika artikulu dakartza 'Pop pilulak' fanzineak.

Hedabideetan izango #DA50

2015-12-04
BERRIAk azokaren berri emango du egunero. Hamaikak lau 'Artekale' egingo ditu Durangotik.

BaDA zerbait, alajaina!

2015-12-04
Gaur irekiko ditu ateak Durangoko 50. Azokak. 240 standekin eta 350 nobedaderekin ospatuko du urteurrena, gaurtik asteartera arte.

Irakaspen eta erronkak

2015-12-03
Mende erdi beteko du bihar Durangoko Azokak, eta gutxi dira haren garrantzia zalantzan jarriko duten sortzaile eta eragileak, baina etorkizunera begirako erronken artean aipatu dituzte euskal hiztun ez direnak erakartzea, azokari neurria hartzea eta negozioaz haragoko zerbait eskaintzea, besteak beste.

50. Durangoko azoka Kaiera

Publizitatea