Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari
Zuzendaritzak bere asmoa berretsi du lan erregulazioa negoziatzeko lehen bileran, argudiaturik urteak daramatzala galerak pilatzen. Langileak haserre daude enpresaren jarrera dela kausa, eta ohartarazi dute ez dutela kaleratzerik onartuko.




















