Errusiak Pryluky hirian suntistu duen eraikina, gaur goizean. SERHII OKUNEV / EFE

Gutxienez beste 24 pertsona hil ditu Errusiak Ukrainan

Beñat Mujika Telleria
Erasoaldi masibo bat egin du Errusiako armadak Ukrainako zenbait lekutan. Zelenskiren hitzetan, Errusiaren erasoa «Ukraina osoko energia sistemaren aurkakoa» izan da. Ohartarazi du balitekeela orain arte zenbatu baino hildako gehiago egotea.
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia Waterloon, gaur egindako agerraldian. OLIVIER HOSLET / EFE

Puigdemont atxilotzeko agindua bertan behera utzi du Gorenak

Igor Susaeta
Diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzeko agindu du Konstituzionalak, eta ondoren eman du erabakiaren berri Pablo Llarena Goreneko epaileak. Amnistia legea oztopatu duten botere publikoek «porrot» egin dutela adierazi du Puigdemontek.
Gizon bat Gazan eroritako eraikin baten hondakinei begira, larunbatean. MOHAMMED SABER / EFE

Gazako sarraskiaren hirugarren urteurrena Israelgo bozen itzalean

Beñat Mujika Telleria
Gutxienez, 73.000 lagun hil ditu Israelek 2023ko urriaren 7az geroztik. Duela urtebete sinatu zuten su etena, baina armadak erasoak egiten jarraitzen du. Hil bukaeran egingo dituzte bozak Israelen, eta Netanyahuren aldeko blokea babesa galtzen ari da.
Fisikako Nobel saria jakinarazteko agerraldia, Stockholmen. CHRISTINE OLSSON / EFE

Nobel saria espazioko «partikula lotsatienen» ehiztariari

Jakes Goikoetxea
Francis Halzen partikulen arloko fisikari belgikarrari eman diote Fisikako Nobel saria, neutrinoak ikertzeagatik. Izotz Kuboa Neutrinoen Behatokia pentsatu eta sortu zuen Antartikan, lurrazaletik kilometro eta erdiko sakoneran.
Ikasle batzuk Montpelierren, gaur, eskola bateko sarrera blokeatzen. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE

Milaka ikasle irten dira kalera Frantzian

Igor Baigorri Perez - Ion Orzaiz
Lizeoak eta unibertsitateak blokeatu dituzte goiz-goizetik, eta manifestazio jendetsuak egin: 450.000 pertsona atera dira kalera herrialde osoan, sindikatuen arabera. Polizia bat ikerketapean da, 14 urteko gazte bati matrailezurra apurtzeagatik.
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.