30-37 egunak: Haizearekin borrokan
Bost etapa behar izan ditugu Zambiako Livingston herritik hiriburua den Lusakara iristeko. Haizearengatik kilometro hauek aurrekoak baino garestiagoak izan dira.
Bost etapa behar izan ditugu Zambiako Livingston herritik hiriburua den Lusakara iristeko. Haizearengatik kilometro hauek aurrekoak baino garestiagoak izan dira.
Zambiako Livingston hirian proiektu ezberdinak lantzen ari dira hezkuntza jasotzeko aukera izateko bertako haurrek.
Covid-19a dela eta ibilbidean aldaketa txiki bat egitea erabaki dugu. Mozambike eta Malawi zeharkatu ordez Zambiatik sartuko gara Tanzanian.
Zimbabweko egonaldiak gogoetarako tartea utzi digu. Herrialdeak bizi duen pobrezia egoera gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.
Zimbabweko Buluwayo herria utzi eta Victoria Fallsera iristeko genituen gogoek egun txar bat utzi digute. Beste lezio bat ikasteko aukera eman digu behintzat.