Ibilbide aldaketa

Ibilbide aldaketa

Beti aipatu izan dugun moduan bidaia honetan ez dugu ezer itxita. Non bukatuko dugun ideia bat bai baina edozein aldaketentzat irekia dugu burua.

Covid-19a dela eta mugak pasatzeko dauden zailtasuna ikusirik, ibilbidean modifikazio txiki bat egitea erabaki dugu. Ibilbidearen aukeraketaren artikuluan aipatu genuen moduan, hasierako intentzioa Zimbabwetik Tanzaniara joateko Mozambike eta Malawi zeharkatzea zen. 

Muga kopurua saihesteko asmoz, Zambiatik igarotzea aproposagoa zela iruditu zaigu eta aldatzea erabaki dugu.

Jarraian azaltzen den irudian urdinez eta lerro etenekin hasieran pentsatua genuen ibilbidea ikus daiteke. Lerro jarraiarekin eta gorriz ibilbide berria.

Mozambiken Mundukide erakundearen proiektu bat bisitatzeko asmoa genuen. Aldaketa beraiekin komentatu eta begi honez ikusi dute. Modu presentzialean bisitatu ordez, online formatuan erakutsiko digute bertan egiten dutena, guk artikulua idatz dezagun. 

Horrez gain, Zambiako Livingston hirian kokatzen den eta aurretik ezagutzen genuen Kubuka erakundea ere bisitatzea erabaki dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer