Egipton ikusi eta ikasitakoa
Egiptorekin batera bukatu dugu Afrika. Egoerak bultzatuta bizikletak aparkatu eta antzinako monumentuak bisitatu ditugu. Gogoeta gehiago egiteko aukera izan dugu.
Egiptorekin batera bukatu dugu Afrika. Egoerak bultzatuta bizikletak aparkatu eta antzinako monumentuak bisitatu ditugu. Gogoeta gehiago egiteko aukera izan dugu.
Afrikan eman ditugun azken egunetan bixitarien agurra, logistika lanak, anekdota bitxi bat eta oroitzapen ugari ekarri dizkigun azken laranja zukua izan dira hizpide.
Egiptotik piramideak eta Tutankamonen sarkofagoa ikusi gabe ezin omen daiteke alde egin. Hau horrela, Kairora joan gara etxeko lanak egin eta herrialdeko azken egunak pasatzera.