241-244 egunak: Lau estatu hiru egunetan
Montenegroko mendietan beltzak ikusi ondoren, Dubrovniken “Game of Thrones” telesaileko txokoak ezagutu ditut. Bidean bitxikeriarik ere izan da.
Montenegroko mendietan beltzak ikusi ondoren, Dubrovniken “Game of Thrones” telesaileko txokoak ezagutu ditut. Bidean bitxikeriarik ere izan da.
Baldintza meteorologikoak lagun, ziztu bizian gurutza dut Albania. Naturaren edertasuna zikintzen duten egitura militar ugari dagoen herrialdea. Zikloturista mordoa ere ezagutu ditut.
Menditik itsasertzera eta itsasotik mendira. Bidean bakea, askatasuna eta herrimina sentitu ditut. Bitxikeria interesgarri batzuen berri ere izan dut familia baten eskutik.
Aspaldiko partez matxurak bueltan dira. Beharrezko mantenu lanen ondoren, lagun belgikar batekin aisirako denbora ere izan dut greziar mendietan.
Olinpiar jokoen jaioterriak emozio asko sorrarazi dizkit. Kirol ekitaldi benetan gogoangarriak ospatzen ziren Olinpian. Antzinako estadioan sartzean kirolarien azalean sentitu naiz momentu batez.
Giharretako minetik errekuperatzeko paradisuak diruditen hondartzetan igeri egin, ondo jan, ur asko edan eta inoiz baino lo gehiago egin dut. Ez da plan txarra izan.
Taigeto mendira egindako irteeran bizikleta matsura batek estualdian jarri nau. Abentura honek birrindurik utzi ditu bai bizikleta eta bai hankak, konponketa beharrean.