Bilaketa: Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua

 

ERRESUMA BATUA

ERRESUMA BATUA

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
Herritar izena: britainiar.
Eremua: 244.820 km2.
Hiriburua: Londres (londrestar).
Hiri nagusiak: Birmingham, Leeds, Sheffield, Bradford, Liverpool, Manchester, Bristol, Nottingham, Leicester, Newcastle.
Dirua: libera esterlina.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina, 'de facto', ingelesa hala da. Galesen, galesa ofiziala da (biztanleen %26 inguruk erabiltzen dute), eta Eskozian, gaelikoa (58.652). Beste hainbat mintzaira ere badira, hainbat talde etnikok erabiliak: bengalera, kantonera, hindi, punjabera, urdu, kreolera, jamaikera.
Biztanleak: 62,8 milioi (NBE, 2012). Zuri (%92,1; ingeles %83,6, eskoziar %8,6, galestar %4,9, irlandar %2,9), beltz (%2), indiar (%1,8), pakistandar (%1,3), bangladeshtar (%0,5), bestelako asiar (%0,4), mestizo (%1,2), txinatar (%0,4) eta beste (%0,3).
Erlijioak: kristau (%71,6), musulman (%2,7), hindu (%1), sikh (%0,7), judu (%0,5), budista (%0,3), sinesgabe (%14,6), beste (%7,7).
Jakingarriak: hiriak kokatzeko, kontuan izan Ingalaterrakoak, Galeskoak, Eskoziakoak edo Ipar Irlandakoak diren. Ikus Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.
Menpeko herrialdeak: Gibraltar, Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak, eta Akrotiri eta Dhekelia (Europa), Bermuda (Ipar Atlantikoa), Malvinak (Falkland uharteak) eta Santa Helena (Hego Atlantikoa), Aingira, Kaiman uharteak, Montserrat, Turk eta Caico uharteak, Birjina Uharte Britainiarrak (Karibe), Pitcairn (Ozeania), Antartikoko Lurralde Britainiarra, Indiako Ozeanoko Lurralde Britainiarra.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.

erdarazeuskaraz
Bristol ChannelBristolgo kanala
Cornuailles / Cornualles / CornwallKornualles
East AngliaEast Anglia / Ekialdeko Anglia
East MidlandsEkialdeko Midlands
Greater LondonLondres Handia, -a
Isle of Man / isla de Man / île de ManMan uhartea (Mango uhartea*)
LondonLondres
South Sandwich Islands Hegoaldeko Sandwich uharteak
ThamesTamesis
West MidlandsMendebaldeko Midlands
Yorkshire and the HumberYorkshire eta Humber
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa