MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

EGIPTO

EGIPTO

Egiptoko Arabiar Errepublika
Herritar izena: egiptoar.
Eremua: 1.001.450 km2.
Hiriburua: Kairo (kairotar).
Hiri nagusiak: Alexandria, Giza, Marsa Matruh, Damietta, Port Said, Tanta, Suez, Siwa, Beni Suef, Minya, Asiut, Hurghada, Xarm el-Xeikh, Safaga, Luxor, Hala'ib, Kharga, Aswan, Mahalla al-Kubra, Zagazig.
Dirua: libera egiptoar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Ingelesa eta frantsesa aski hedatuak daude dirudunen artean; koptoera eta armeniera ere mintzatzen dira.
Biztanleak: 83,9 milioi (NBE, 2012). Egiptoar, beduino eta amazig (%99); greziar, nubiar, armeniar, italiar, frantziar (%1).
Erlijioak: musulman (%94, sunitak gehienbat), kristau kopto eta beste (%6).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Abydos / EbydusAbidos
Ad DaqahliyahDaqahliya
Al Bahr al AhmarItsaso Gorria
Al BuhayrahBeheira
Al GharbiyahGharbia
Al JizahGiza
Al MinufiyahMinufiya
Al UqsurLuxor
Alejandria / Al IskandariyahAlexandria
As SuwaysSuez
Asuan / AssouanAswuan
Asyut / AssioutAsiut
Bur Safaja / Port SafagaSafaga
Bur SaidPort Said
Canal de Suez / Suez CanalSuezko kanala
El Cairo / Cairo / Al QahirahKairo
El ObeidAl-Ubayyid
MemphisMenfis
Sakkara / SaqqarahSaqqara
SinaïSinai (Sinai penintsula)
Tell el-AmarnaTell al-Amarna
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou,ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

Eire

Jakingarriak: Ikus Irlanda eta Ipar Irlanda.
 

EKIALDEKO TIMOR

EKIALDEKO TIMOR

Ekialdeko Timorko Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: timortar.
Eremua: 15.007 km2.
Hiriburua: Dili (diliar).
Hiri nagusiak: Baucau, Ainaro, Aileu, Manatuto, Viqueque, Liquica, Ermera, Suai, Pante Makasar (Ocussi Town), Maliana, Lautem, Alas, Atauro.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: tetum, portuges (ofizialak), indonesiera. Hainbat hizkuntza indiar ere badira: galole, mambae eta kemak hizkuntzek dute hiztun kopuru handi samarra.
Biztanleak: 1,2 milioi (NBE, 2012). Austronesiar (malaiar-polinesiar jatorrikoak), papuar, txinatar gutxiengoa.
Erlijioak: katoliko (%90), musulman (%4), protestante (%3), hindu (%0,5), budista, animista.
Jakingarriak: Herrialde independentea da 2002. urteko maiatzaren 20az geroztik.
 

EKUADOR

EKUADOR

Ekuadorko Errepublika
Herritar izena: ekuadortar.
Eremua: 283.560 km2.
Hiriburua: Quito (quitoar).
Hiri nagusiak: Guayaquil, Cuenca, Machala, Portoviejo, Guaranda, Azogues, Tulcan, Riobamba, Latacunga, Esmeraldas, Puerto Baquerizo Moreno, Ibarra, Loja, Babahoyo, Portoviejo, Macas, Tena, Puerto Francisco de Orellana, Puyo, Nueva Loja, Ambato, Zamora.
Dirua: dolar estatubatuar (lehen, sucre).
Hizkuntzak: gaztelania, kitxua, shuarrera (ofizialak); kofan, huao terero eta beste zenbait hizkuntza amerindiar (erabiltzen diren eremuetan, badute ezagutza ofiziala).
Biztanleak: 14,8 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%65, indiarren eta espainiarren arteko nahasketa), amerindiar (%25), zuri (%7), beltz (%3).
Erlijioak: katoliko (%95), beste (%5).

erdarazeuskaraz
GalapagosGalapagoak / Galapago uharteak
 

EKUATORE GINEA

EKUATORE GINEA

Ekuatore Gineako Errepublika
Herritar izena: ginear / ekuatoreginear.
Eremua: 28.051 km2.
Hiriburua: Malabo (malaboar).
Hiri nagusiak: Bata, Ela-Nguema, Campo Yaunde, Los Angeles, Pale, Luba, Evinayong, Ebebiyin, Mongomo.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: gaztelania eta frantses (ofizialak), ingeles pidgin eta zenbait bantu hizkuntza (fangera, bubiera, igboera, annobonera eta beste).
Biztanleak: 740.000 lagun (NBE, 2012). Fang (%80; sei-zazpi klanetan banatuak), bubi (%15) eta beste (%5; ndowe, bujeba, balenge, benga, europar).
Erlijioak: gehienak kristauak dira, katolikoak nagusiki. Sinesmen tradizionalak ere hedatuak daude.
 

EL SALVADOR

EL SALVADOR

El Salvadorko Errepublika
Herritar izena: salvadortar.
Eremua: 21.040 km2.
Hiriburua: San Salvador (sansalvadortar).
Hiri nagusiak: Ahuachapan, Sesuntepeque, Chalatenango, Cojutepeque, Nueva San Salvador, Zacatecoluca, La Union, San Francisco Gotera, San Miguel, San Vicente, Santa Ana, Sonsonate, Usulutan City.
Dirua: dolar estatubatuar (lehen, colon salvadortar).
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala). Zenbait indiar nahua hizkuntzan mintzatzen dira.
Biztanleak: 6,3 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%90, zuri-amerindiar), zuri (%9), amerindiar (%1).
Erlijioak: katoliko (%83), protestante (%17).
 

ERITREA

ERITREA

Eritreako Estatua
Herritar izena: eritrear.
Eremua: 121.320 km2.
Hiriburua: Asmara (asmarar).
Hiri nagusiak: Assab, Keren, Massawa, Adi Ugri, Agordat.
Dirua: nakfa.
Hizkuntzak: tigrinyera edo tigrignera eta arabiera dira hizkuntza nagusiak, baina ez dago hizkuntza ofizialik; ingeles, tigreera, afarera, dahlak eta hizkuntza kusita eta semitikoak (amharera).
Biztanleak: 5,6 milioi (NBE, 2012). Tigrinya edo tigrigna (%50), tigre eta kunama (%40), afar (%4), saho (%3) eta beste zenbait (nara, rashaida, hidarb...).
Erlijioak: musulman (sunita, gehienbat), kristau kopto, katoliko, protestante. Biztanleen erdiak musulmanak dira, eta beste erdiak, kristauak.
 

ERRESUMA BATUA

ERRESUMA BATUA

Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua
Herritar izena: britainiar.
Eremua: 244.820 km2.
Hiriburua: Londres (londrestar).
Hiri nagusiak: Birmingham, Leeds, Sheffield, Bradford, Liverpool, Manchester, Bristol, Nottingham, Leicester, Newcastle.
Dirua: libera esterlina.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina, 'de facto', ingelesa hala da. Galesen, galesa ofiziala da (biztanleen %26 inguruk erabiltzen dute), eta Eskozian, gaelikoa (58.652). Beste hainbat mintzaira ere badira, hainbat talde etnikok erabiliak: bengalera, kantonera, hindi, punjabera, urdu, kreolera, jamaikera.
Biztanleak: 62,8 milioi (NBE, 2012). Zuri (%92,1; ingeles %83,6, eskoziar %8,6, galestar %4,9, irlandar %2,9), beltz (%2), indiar (%1,8), pakistandar (%1,3), bangladeshtar (%0,5), bestelako asiar (%0,4), mestizo (%1,2), txinatar (%0,4) eta beste (%0,3).
Erlijioak: kristau (%71,6), musulman (%2,7), hindu (%1), sikh (%0,7), judu (%0,5), budista (%0,3), sinesgabe (%14,6), beste (%7,7).
Jakingarriak: hiriak kokatzeko, kontuan izan Ingalaterrakoak, Galeskoak, Eskoziakoak edo Ipar Irlandakoak diren. Ikus Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.
Menpeko herrialdeak: Gibraltar, Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak, eta Akrotiri eta Dhekelia (Europa), Bermuda (Ipar Atlantikoa), Malvinak (Falkland uharteak) eta Santa Helena (Hego Atlantikoa), Aingira, Kaiman uharteak, Montserrat, Turk eta Caico uharteak, Birjina Uharte Britainiarrak (Karibe), Pitcairn (Ozeania), Antartikoko Lurralde Britainiarra, Indiako Ozeanoko Lurralde Britainiarra.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda.

erdarazeuskaraz
Bristol ChannelBristolgo kanala
Cornuailles / Cornualles / CornwallKornualles
East AngliaEast Anglia / Ekialdeko Anglia
East MidlandsEkialdeko Midlands
Greater LondonLondres Handia, -a
LondonLondres
South Sandwich Islands Hegoaldeko Sandwich uharteak
ThamesTamesis
West MidlandsMendebaldeko Midlands
Yorkshire and the HumberYorkshire eta Humber
 

ERRUMANIA

ERRUMANIA

Errumania
Herritar izena: errumaniar.
Eremua: 237.500 km2.
Hiriburua: Bukarest (bukarestar).
Hiri nagusiak: Iasi, Cluj-Napoca, Timisoara, Konstantza, Craiova, Galati, Brasov, Ploiesti, Braila, Oradea, Bacau.
Dirua: leu.
Hizkuntzak: errumaniera (ofiziala), hungariera, aleman, romani.
Biztanleak: 21,4 milioi (NBE, 2012). Errumaniar (%89,5), hungariar (%6,6), ijito (%2,5), ukrainar (%0,3), alemaniar (%0,3), errusiar (%0,2), turkiar eta tatar (%0,2), beste (%0,4).
Erlijioak: errumaniar ortodoxo (%86,8), protestante (%7,5), katoliko (%4,7), greko ortodoxo (%0,9), musulman eta beste.
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.

erdarazeuskaraz
BanatoBanat
Basarabia / BessarabieBesarabia
Bucovina / BukovineBukovina
DobroudjaDobruja
MarmatieMaramures
MunténieMuntenia
OlténieOltenia
TransylvanieTransilvania
Valaquia / Valachie / WallachiaValakia
 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiar Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan.
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl
YaltaJalta
 

Eskozia

Eskozia

Herritar izena: eskoziar.
Eremua: 78.782 km2.
Hiriburua: Edinburgo (gaelikoz, Dun Eideann).
Hiri nagusiak: Glasgow, Aberdeen, Dundee, Inverness, Stirling.
Hizkuntzak: ingelesa eta gaelikoa dira ofizialak. Eskozierak ez du ofizialtasunik, baina Erresuma Batuak eskualde hizkuntza gisa ezagutu du. 60.000 lagun inguru mintzo dira gaelikoz, batez ere Highlands eskualdean eta ipar-mendebaldeko uharteetan; Kanadan ere gorde dute gaelikoa, Nova Scotian (diasporakoak mintzo dira).
Biztanleak: 5,2 milioi (2011).
Erlijioak: presbiteriano (Eskoziako Eliza; %42), katoliko (%16), bestelako kristau (%7), musulman (%0,8), budista (%0,1), sikh (%0,1), judu (%0,1), hinduista (%0,1), sinesgabe (%28).
Jakingarriak: Gaelikoz, Alba; hizkuntzari gaidhlig esaten diote.
Transkripzioak: Eskoziako izenak ingelesezko eran idatziko ditugu, baina hizkuntzari buruzko artikuluetan gaelikozko era ere eman.

ingelesezgaelikoz
AberdeenObar Dheathain
AyrInbhir Air
DingwallInbhir Pheofharain
DumfriesDun Phris
DundeeDun Deagh
EdinburghDun Eideann
GlasgowGlaschu
InvernessInbhir Nis
KirkwallBaile na h-Eaglaise
LochgilpheadCeann Loch Gilb
PaisleyPaislig
StirlingSruighlea
StornowaySteornabhagh
WickInbhir Uige
 

ESLOVAKIA

ESLOVAKIA

Eslovakiar Errepublika
Herritar izena: eslovakiar.
Eremua: 48.845 km2.
Hiriburua: Bratislava (bratislavar).
Hiri nagusiak: Kosice, Presov, Nitra, Banska Bystrica, Zilina, Trnava, Trencin.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: eslovakiera (ofiziala; %83,9), hungariera (%10,7), romani (zingaro, %1,8), ukrainera (%1), beste (%2,6; txekiera, ruteniera...).
Biztanleak: 5,5 milioi (NBE, 2012). Eslovakiar (%85,8), hungariar (%9,7), ijito (%1,7), ruteniar / ukrainar (%1), txekiar (%0,8), beste (%1; moraviar, silesiar, aleman, poloniar, kroaziar).
Erlijioak: katoliko (%68,9), protestante (%10,8), greziar katoliko (%4,1), kristau eliza berritua (%2), sinesgabe (%13), beste eta zehaztugabe (%1,2).
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.
 

ESLOVENIA

ESLOVENIA

Esloveniako Errepublika
Herritar izena: esloveniar.
Eremua: 20.273 km2.
Hiriburua: Ljubljana (ljubljanar).
Hiri nagusiak: Maribor, Celje, Kranj, Velenje, Nova Gorica, Novo Mesto, Izola, Koper.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: esloveniera (ofiziala, %91,1), serbokroaziera (%4,5), beste (%4,4; italiera eta hungariera ere ofizialak dira gutxiengo horiek babesten dituzten lurraldeetan).
Biztanleak: 2 milioi (NBE, 2012). Esloveniar (%83,1), serbiar (%2), kroaziar (%1,8), bosniak (%1,1), beste (%12; hungariar, italiar...).
Erlijioak: katoliko (%57,8), musulman (%2,4), ortodoxo (%2,3), bestelako kristau (%0,9), sinesgabe (%10,1), afiliaziorik gabe (%3,5), beste (%23).
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.

erdarazeuskaraz
Alta Carniola / Haute-Carniole / Upper CarniolaKarniola Garaia, -a
Baja Carniola / Basse-Carniole / Lower CarniolaKarniola Beherea, -a
Baja Estiria / Basse-Styrie / Lower StyriaEstiria Beherea, -a
Carantania / CarantanieKarantania
Carintia / Carinthie / Slovene CarinthiaEsloveniar Karintia
Carniola Blanca / Carniole-Blanche / White CarniolaKarniola Zuria, -a
Carniola Interior / Carniole-Intériure / Inner CarniolaBarne Karniola
 

ESPAINIA

ESPAINIA

Espainiako Erresuma
Herritar izena: espainiar / espainol.
Eremua: 504.782 km2.
Hiriburua: Madril (madrildar).
Hiri nagusiak: Sevilla, Malaga, Zaragoza, Cadiz, Murtzia, Granada, Santander.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: espainiera / gaztelania (ofiziala). Hego Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala da, Galizian galiziera, eta Herrialde Katalanetan katalana. Valentzian katalanari valentziera deritzo ofizialki. Aran ibarrean, aranera ofiziala da.
Biztanleak: 46,7 milioi (NBE, 2012). Espainiar (%72,9), katalan (%15,6), galiziar (%6,5), euskaldun (%5). Ikus Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak, Katalunia, Valentzia, Balearrak, Ceuta eta Melilla.
Erlijioak: katoliko (%80), sinesgabe (%12), beste (%1,4; ebanjelista, Jehovaren lekuko, musulman). Herritarren %7k ez dute zehaztu.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Galizia, Katalunia, Valentzia eta Balearrak.

gaztelaniazeuskaraz
AndalucíaAndaluzia
AragónAragoi
BiniésBintze (Aragoi)
CalahorraCalahorra (Errioxa) (ez erabili 'Kalagorria'*)
CanariasKanaria uharteak, Kanariak (ez erabili 'Kanariar uharteak'*)
CantabriaKantabria
CasalarreinaNafarruri (Errioxa)
Castellón, Castellón de la PlanaCastello, Castello de la Plana
Castilla y LeónGaztela eta Leon
Castilla-La ManchaGaztela-Mantxa
Chafarinas / Iles ZaffarinesChafarinak, Chafarin uharteak
Costa Cálida Costa Calida (Murtzia)
Costa Tropical Costa Tropical (Granada)
Costa de la LuzCosta de la Luz (Huelva eta Cadiz)
Costa del SolCosta del Sol (Malaga)
CórdobaKordoba
El Bierzo / o BierzoBierzo
El MaestrazgoMaestrazgo / Maestrat (Aragoi)
EzcarayEzkarai
Gran CanariaKanaria Handia
Jaca Jaka (Aragoi)
JacetaniaJazetania
La Alcarria Alcarria
La AlpujarraAlpujarra (Andaluzia)
La BurebaBureba (Burgos)
La ManchaMantxa
La RiojaErrioxa
Lagos de CovadongaCovadongako aintzirak (Asturias)
Las ArribesArribes (Gaztela eta Leon)
Las HurdesHurdes (Extremadura)
Las Palmas (de Gran Canaria)Las Palmas (Kanaria Handikoa)
Las VilluercasVilluercas
Los AncaresAncares (Gaztela eta Leon)
Los MonegrosMonegros (Aragoi)
Los PedrochesPedroches (Andaluzia)
Macizo CentralErdialdeko Mendikatea
MadridMadril
Miranda de Ebro Miranda Ebro (Burgos)
MurciaMurtzia
Nájera Naiara (Errioxa)
PalenciaPalentzia
Picos de EuropaEuropako mendiak
Principado de AsturiasAsturiasko Printzerria (oraingo izena); Asturietako Printzerria (izen historikoa)
Ruesta Arrosta (Aragoi)
SalamancaSalamanca
Salvatierra de Esca Salbaterra Ezka (Aragoi)
San Millán de la Cogolla Donemiliaga Kukula (Errioxa)
Santa Cruz de TenerifeSanta Cruz Tenerifekoa
Santo Domingo de la CalzadaSanto Domingo de la Calzada (Errioxa) (Ez erabili 'Ozkabarte'*)
Sierra de la DemandaDemanda mendilerroa
Sigüés Zigoze (Aragoi)
Sos del Rey Católico Sause (Aragoi)
Tauste Deustia (Aragoi)
Undués PintanoUndoze Pintano (Aragoi)
Undués de Lerda Undoze Lerda (Aragoi)
UrduésUrdoze (Aragoi)
Valle de AnsóAnso ibarra (Aragoi)
Valle de Hecho, Valle de EchoEcho, Echo ibarra (Aragoi)
Valle de Losa Lausa harana (Burgos)
Valle de MenaMena harana (Burgos)
 

ESTONIA

ESTONIA

Estoniako Errepublika
Herritar izena: estoniar.
Eremua: 45.226 km2.
Hiriburua: Tallinn (tallinndar).
Hiri nagusiak: Tartu, Parnu, Kardla, Johvi, Jogeva, Paide, Haapsalu, Rakvere, Polva, Rapla, Kuressaare, Valga, Viljandi, Voru.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: estoniera (ofiziala, %67,3), errusiera (%29,7), beste (%2,3, ukrainera tartean), zehaztugabe (%0,7).
Biztanleak: 1,3 milioi (NBE, 2012). Estoniar (%67,9), errusiar (%25,6), ukrainar (%2,1), bielorrusiar (%1,3), finlandiar (%0,9), beste (%2,2).
Erlijioak: luterano (%13,6), ortodoxo (%12,8), bestelako kristau (%1,4; metodista, zazpigarren eguneko adbentista, katoliko, mendekoste...), afiliaziorik gabe (%34,1), beste eta zehaztugabe (%32), sinesgabe (%6,1).
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.
 

ETIOPIA

ETIOPIA

Etiopiako Errepublika Demokratiko Federala
Herritar izena: etiopiar.
Eremua: 1.127.127 km2.
Hiriburua: Addis Abeba (addisabebar).
Hiri nagusiak: Dire Dawa, Gonder, Nazret, Dese, Bahir Dar, Jima, Harer, Werder, Dolo Odo, Moyale, Awasa.
Dirua: birr.
Hizkuntzak: Etiopian 84 mintzaira daude. Amharera (ofiziala 'de facto'), oromoera, tigrinyera edo tigrignera, somaliera, gurageera, sidamoera, arabiera, ingeles eta hainbat hizkuntza kusita eta semita.
Biztanleak: 86,5 milioi (NBE, 2012). Oromo (%40), amhara eta tigre (%32), sidamo (%9), shankella (%6), somaliar (%6), afar (%4), gurage (%2), beste (%1).
Erlijioak: musulman (%45-50), etiopiar ortodoxo (%35-40), animista (%12), beste (%3-8).

erdarazeuskaraz
Hawash / Aouach / AouacheAwash (ibaia)
Shebelle / Chébéli / ShabeleXebeli (ibaia)
 

Europa uhartea

Europa uhartea

Eremua: 28 km2.
Jakingarriak: Frantziaren menpeko uhartea, Afrika hegoaldean, Mozambikeko kanalean. Gaur egun, ez da jatorriko biztanlerik bizi. Madagaskarrek beretzat eskatzen du uhartea.
 

Europako Batasuna

EGOITZA:
Batzordearena, Bruselan dago; Parlamentuarena, Estrasburgon eta Bruselan.

KIDEAK:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Erresuma Batua, Errumania, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.

ERAKUNDE NAGUSIAK:
—Europako Batzordea (en: European Commission; es: Comisión Europea; fr: Commission européenne). Estatu kide bakoitzak komisario bat du; beraz, 28 komisariok osatzen dute 2013ko uztailaren 1az geroztik. Europako Batasuneko gobernua da, nolabait esateko.
—Europako Parlamentua. 732 diputatu, bost urtetik behin hautatuak.
—Europar Kontseilua (en: European Council; es: Consejo Europeo; fr: Conseil européen). Estatuburu eta gobernuburuen biltzarra. Gutxienez urtean bitan biltzen da.
—Europako Batasuneko Kontseilua (en: Council of the European Union; es: Consejo de la Unión Europea; fr: le Conseil de L’Union européene). Ministroen biltzarra. Ez da nahastu behar Europako Kontseiluarekin (en: Council of Europe; es: Consejo de Europa; fr: Conseil de l'Europe): ez da EBren parte, eta 47 estatuk osatzen dute.

BESTE ERAKUNDE BATZUK:
—Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua, PESC (en: Common foreign and security policy, CFSP; es: Política exterior y de seguridad común, PESC; fr: La politique extérieure et de sécurité commune, PESC).
—Banku Zentralen Europako Sistema, BZES (en: European systm of Central Banks, ESCB; es: Sistema Europeo de Bancos Centrales, SEBC).
—Ecofin, Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua.
—Eurogunea edo euroaren eremua: euroa erabiltzen den gunea (Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Portugal).
—Ekonomia eta Gizarte Batzordea.
—Eskualdeen Batzordea.
—Europako Banku Zentrala, EBZ (BCE*).
—Europako Justizia Auzitegia (en: European Court of Justice; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice des Communautés européennes).
—Inbertsioen Europako Bankua.
—Kontu Auzitegia.

 

Euskal Herria

Euskal Herria

Herritar izena: euskal herritar.
Eremua: 20.950,3 km2. Araba: 3.316,9 km2. Bizkaia: 2.236,7 km2. Gipuzkoa: 1.980,3 km2. Nafarroa: 10.421 km2. Lapurdi: 855,7 km2. Nafarroa Beherea: 1.325 km2. Zuberoa: 814,5 km2. EAE: 7533,9 km2. Hego Euskal Herria: 17.954,9 km2. Ipar Euskal Herria: 2.995,4.
Hiri nagusiak: Iruñea (197.604 biz.), Gasteiz (242.223 biz.), Bilbo (351.629 biz.), Donostia (186.409 biz.), Baiona (44.900 biz.), Donibane Garazi (1.477 biz.), Maule-Lextarre (3.205 biz.).
Hizkuntzak: euskaldunak (elebakarrak eta elebidunak): %27. Araba: %16,7. Bizkaia: %25,4. Gipuzkoa: %49,9. Nafarroa: %11,7. Lapurdiko BAM: %8. Gainerako Lapurdi: %24. Nafarroa Beherea eta Zuberoa: %52. Ia euskaldunak (elebidun hartzaileak): %14,1. Araba: %16. Bizkaia: %18,1. Gipuzkoa: %16,4. Nafarroa: %7,5. Erdaldunak: %58,9. Araba: %67,3. Bizkaia: %56,5. Gipuzkoa: %33,7. Nafarroa: %69,4. Datuok 16 urtetik gorakoei dagozkie. Iturria: V. Inkesta Soziolinguistikoa (2012ko uztailean kaleratua, 2011n egindako inkesten datuekin).
Biztanleak: 3.127.326 (2012). Araba: 324.556. Bizkaia: 1.158.794. Gipuzkoa: 712.097. Nafarroa Garaia: 644.566. Lapurdi: 241.479. Nafarroa Beherea: 30.609. Zuberoa: 15.225. EAE: 2.195.447. Hego Euskal Herria: 2.840.013. Ipar Euskal Herria: 287.313.
Nafarroa Garaiko eskualdeak

eskualde handiakmerindade barruko eskualdeak eta ibarrak
Erribera 
Erriberri (merindadea)Orbaibar
Erronkari-Zaraitzu 
Iruñea, -a (merindadea)Antsoain, Anue, Araitz, Arakil, Aranatzaldea (-a), Atetz, Basaburua (-a), Baztan, Bortziriak, Burunda, Etxauribar, Ezkabarte, Galar, Imotz, Iruñeko ibarra, Iruñerria (-a), Itza, Izarbeibar, Larraun ibarra, Leitzaran, Malerreka, Odieta, Olaibar, Ollaran, Oltza, Txulapain, Ultzama, Urumealdea (-a), Zizur
Lizarra (merindadea)Aguilar, Allin, Ameskoa ibarrak (-a), Berrotza, Deierri, Doneztebe Iguzkitza, Egaibar, Estellerria, Estellerriko Erribera, Gesalatz, Goñerri, Iguzkitzaibar, Los Arcosko Bostiriak (-ak), Mañeruibar, Vianaldea (-a)
Tutera (merindadea) 
Zangoza (merindadea)Aezkoa, Aranguren, Artzibar, Eguesibar, Elortzibar, Erroibar, Erromantzatua (-a), Erronkaribar, Esteribar, Ibargoiti, Itzagaondoa (-a), Lizoainibar, Longida, Nabaskoze almiradioa (-a), Oibar, Untzitibar, Urraul ibarrak (-ak), Zangozerria (-a), Zaraitzu
Bizkaiko eskualdeak

eskualde handiakeskualde txikiak
Arratia, Orozko, Urduña 
Busturialdea, -a 
Durangaldea, -a 
EnkarterriEzkerraldea, -a; Enkarterriko haranak
Txorierri eta Hego UribeBilbo eskuinaldea, -a; Bilbo Handia, -a
Mungialdea (-a) eta Uribe Kosta 
Lea-Artibai
Arabako eskualdeak

eskualdeak
Agurain (kuadrilla)
Aiaraldea, -a (kuadrilla)
Arabako Errioxa (kuadrilla)
Arabako Mendialdea, -a (kuadrillla)
Añana (kuadrilla)
Gasteiz (kuadrilla)
Gorbeialdea
Trebiñuko konderria, -a
Zuia (kuadrilla)
Gipuzkoako eskualdeak

eskualde handiakbarruko eskualdeak
DebarroaDebabarrena (-a), Debagoiena (-a)
Donostia-Beterri 
Goierri 
Oiartzualdea, -a 
Tolosaldea, -a 
Urola Kosta
Nafarroa Behereko eskualdeak

eskualdeak
Agaramont
Amikuze
Arberoa (Arbela*)
Baigorri-Ortzaize
Garazi
Oztibarre
Lapurdiko eskualdeak

eskualdeak
BAM (Baiona-Angelu-Miarritze)
Lapurdi Beherea (-a)
Lapurdi Ekialdea (-a)
Lapurdi Erdialdea (-a)
Lapurdi Garaia (-a)
Lapurdiko Itsas Hegia (-a)
 
 
 
Zuberoako eskualdeak

eskualdeakeskualde barrukoak
ArbailaArbaila Handia (-a), Arbaila Txipia (-a)
Basabürüa, -aIbarresküin, Ibarrezker
Pettarra, -a
Ipar Euskal Herriko kantonamenduak

erdarazeuskaraz
AngletAngelu
Bayonne-1Baiona-1
Bayonne-2Baiona-2
Bayonne-3Baiona-3
Baïgura et MondarrainBaigura eta Mondarrain
BiarritzBiarritz / Miarritze
Hendaye-Côte Basque-SudHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
La Coeur de BéarnBiarnoko Erdialdea
Montagne BasqueEuskal Mendialdea
Nive-AdourErrobi-Aturri
Oloron-Sainte-Marie-1Oloroe-Donamaria-1
Pays de Bidache, Amikuze et OstibarreBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Saint-Jean-de-LuzDonibane Lohizune
Ustaritz-Vallées de Nive et NivelleUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa