Bilaketa: posesibo
Bilaketa sarreretan:
Bilaketa azalpenetan:
ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Esaldiak nola josi >> Posesiborik eta izenordainik ez erreferentzien aurretik
Esaldiak entzun ahala ulertzeko modukoak izan daitezen, ondo josi behar da haien osagaien sarea, progresio logiko batean: zerbait edo norbait aipatu lehenik, eta gero eman hari dagozkion posesiboak, izenordainak, mendeko perpausak eta abar, ez alderantziz.[] Gaur egingo balira, Navarra Sumak irabaziko lituzke Nafarroako bozak.
[] Nafarroako bozak gaur egingo balira, Navarra Sumak irabaziko lituzke.