Galde-erantzunak

2013-06-27 13:30:30
>
Erabat ados. BERRIAk, inoren esanetan copago itzuli behar duenean, ez du ez berrordainketa eta ez berrordaindu erabiltzen, baizik eta ordainketa partekatua. Besterik da, ordea, batzuek copago deitzen duten hori zer den egiaz BERRIAren ustez: repago bat, alegia, berriz ordaintzea edo berrordaintzea.
Horregatik, sarrera hauek ditugu hiztegian:


kopago 1* e. berriro pagatu / ordaindu, birpagatu, berrordaindu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik.

kopago 2* e. ordainketa partekatua. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

ordainketa partekatua, -a (ordainkidetza*, kopago*).


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa