Galde-erantzunak

2018-04-20 17:50:22
>
Bi aukera badira, gutxienez:

Ezta bat gutxiago ere
Ezta emakume / andrazko / emazte bat gutxiago ere

Testuinguru batzuetan, emakume aipatu gabe ere argi dago zer esan nahi den. Halakoetan, aski da lehenbizikoa, eta, lelo laburrak indartsuagoak izaten direnez, abantaila hori du.
Beste batzuetan, ordea, esplizitatu egin beharko da zein den gaia, eta, beraz, ezinbestekoa izango da emakume aipatzea (edo andrazko, emazte...). 

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa