Galde-erantzunak

2018-07-05 13:01:56
>
Zaila da erantzutea jakin gabe testuingurua zein den eta zer erregistro komeni den, baina hona hemen aukera bat:

Berri handiak!!

Albiste handiak!!

Lehendik ere erabili izan da handi adjektiboa berri hitza kalifikatzeko.

Ekhartzen darotzuet bozkariozko berri handi bat. (Joannategi, Sainduen Bizitzea)

Eta huna non heldu zarokun Parisetik berri bat oro baino handiagoa. (Hiriart-Urruti, Mintzaira. Aurpegia. Gizon)

Iguzki-aldetik ethorri zen berri handi bat, eta laster hedatu Eskual mendietan. (Barbier, Supazter chokoan)

Beste adjektibo batzuk ere egokiak izan litezke, baina ez dira hain neutroak: 

Berri itzelak!!

Itzelezko albisteak!!

Sekulako berriak!!

Albiste jakingarriak!!
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa