Haurren euskararen erabilera Antxoko jolastokietan
Arhane Cuevas Montero, Ainire Cuevas Mora, Intza Etxebeste Jauregi eta Maialen Santos Cruz. |
Pasaia-Lezo lizeoko ikasleak euskararen erabilera neurtzen aritu dira hainbat esperimentutan. Zehazki, Pasai Antxoko haurren erabilera neurtu dute, eta horretarako esperimentu bat egin dute, ikusteko ea esku hartzeek euskararen erabilera handitzen ote duten. Jolas parke batean, euskaraz hitz egiteko eskea duen kartel bat jarri dute, eta Argitxoren jantzia ezkutatu, eta bilatzeko eskatu diete haurrei. Esku hartzearen ondorioz euskararen erabilera handiagoa izan dela frogatu dute.
Irakurri testu osoa hemen.