Ulermena lantzen

«Zalantzan jartzen dugu euskal zinemaren loraldiaz mintzo den diskurtso hori»

«Zalantzan jartzen dugu euskal zinemaren loraldiaz mintzo den diskurtso hori»

Samara Veltek eta Josu Martinezek diotenez, euskal zinema ez da bakarrik Oscar edo Goya sarietara iristen den hori. Askotarikoagoa eta konplexuagoa da panorama, eta liburu batera eraman dute haren inguruko ikerketa.

Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzte kobazulo batean

Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzte kobazulo batean

Orain dela 44.000 eta 49.000 urte arteko neandertal baten hezurrak aurkitu dituzte Abaunzko kobazuloan. Ikerlarien hitzetan, aurkikuntza hori erreferentzia izango da mundu zabalean.

Hikaren erabilera, eskolaren bultzadaren bila

Hikaren erabilera, eskolaren bultzadaren bila

Ikasgelan ere hika aritzea. Gaur egun oso arraroa den hori posible izan daitekeela erakutsi nahi diete UEUk eta Zirhikak irakasleei. Horretarako ikastaro bat antolatu dute Eibarren, urriaren 17tik 24ra.

Unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen zientzialaria

Unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen zientzialaria

Ordura arte uste zenaren aurka, unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen Brian Schmidt astronomoak 1998an, azkar hedatzen ari dela frogatu ere. Hori dela-eta Fisikako Nobel saria eman zioten 2011n. Euskal Herrian izan da, Donostiako Passion For Knowledge jaialdian.

Erdi Arotik heldu den jokoa

Erdi Arotik heldu den jokoa

Dadoak, xakea, alkerkea, kartak: aspalditik erabiltzen dira jokorako. Erdi Aroan debekatu egin zituzten, baina jendeak muzin egiten zien debekuei, jokatzeko grina eta ohitura soziala gailentzen baitzitzaizkion goikoen aginduari.

«Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren, bakarrik zeuden emakumeak»

«Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren, bakarrik zeuden emakumeak»

Irati Zurbano historialaria eta irakaslea da, eta betidanik eman dio atentzioa sorginen munduak. Jakin-mina pizten dioten arloetako bat da, eta sorginak artean nola irudikatu dituzten ikertzen ari da orain.

36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran

36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran

90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina diktadura frankistak 36 urte iraun zuen. Francisco Francoren diktadurapean errepresioa itzela izan zen.

Lazkao Txiki: bere txikitasunean handi izaten jarraitzen duen bertsolaria

Lazkao Txiki: bere txikitasunean handi izaten jarraitzen duen bertsolaria

Joxe Migel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da irailaren 15ean. Haren kantaeraz eta jenialtasunaz aritu dira Joxerra Garzia eta Amaia Agirre.

«Pinguino papozuria da xelebreena; lau segundoan behin esnatzen da kumeak zaintzeko»

«Pinguino papozuria da xelebreena; lau segundoan behin esnatzen da kumeak zaintzeko»

Irati Diez Virto zientzialaria animalien loa ikertzen aritu da. Maddi Astigarra Bergara ilustratzailearekin batera liburu bat argitaratu du: 'Nola egiten dute animaliek lo?'. Datu bitxiak bildu dituzte.