Ikasleen lanak

Papiro zaharrak berri

Papiro zaharrak berri

Irungo Toki Alai ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasgela guztietan argitalpen bana egin dute ikasleek. Euskara eta gizarteko arloak uztarturik ematen dituzte ikastetxean, eta lan hau uztarketa horren emaitza da.

Orereta Ikastolan zer?

Orereta Ikastolan zer?

Orereta Ikastolako 3. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleek Ari(h)itzak aldizkariaren 4. zenbakia sortu dute. Aldizkarian argitaratu dituzte, besteak beste, asteburuko proposamenak, errezetak eta «Ikastolako amodio eta desamodioen zerrenda».

BERRIA eskuetan, 'Egunkaria' gogoan

BERRIA eskuetan, 'Egunkaria' gogoan

Orereta Ikastolako ikasle talde batek erreportajea idatzi du Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruz eta BERRIAren sorrerari buruz. Informazioa lortzeko, BERRIAko langileak elkarrizketatu dituzte eta garai hartako hemeroteka erabili dute.

Euskal artzainen desagertzea

Euskal artzainen desagertzea

Euskara ikasgaian, inguruko gai tradizionalei buruzko dibulgazio artikuluak egin dituzte Lizarrako ikastolako DBH 1. mailako ikasleek.

Erreportaje hau egin duen ikasleak bere familiako kide bat eta Abartzuzako beste herritar bat elkarrizketatu zituen, biak artzaintzan arituak.

Iruritan ere Bizkarsoron bezala

Iruritan ere Bizkarsoron bezala

'Bizkarsoro' filma hizpide hartuta, Lekarozko institutuko ikasleek haien aitatxi eta amatxiei elkarrizketak egin dizkiete. Zehazki, Iruritan euskaldunek bizi izan zuten egoerari buruz egin du lana DBHko 3. mailako ikasle talde batek.

Bizenta Mogel, idazle aitzindaria

Bizenta Mogel, idazle aitzindaria

Euskal literaturan oinarritutako podcastak egin dituzte Nafarroako Lekaroz institutuko ikasleek. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek Bizenta Mogel idazleari buruzkoa ondu du.

Anatomia eta osasuna zaintzeko erronkak

Anatomia eta osasuna zaintzeko erronkak

Andoaingo Leizaran institutuko Batxilergoko lehen mailako ikasle batek egin du anatomiari buruzko lan hau, Anatomia Aplikatua ikasgaian. Bertako ikasleek sistema edo aparatu bakoitzerako erronka bat prestatu dute, egunerokotasunean ohitura osasuntsuak txertatzeko.

Txirrindulari baten egunerokoa

Txirrindulari baten egunerokoa

Juan Luis Zabala idazlearen Bideak, aldapak eta bihurguneak liburuaren kritika egin du Leizaran institutuko ikasle batek. Liburua erraz ulertu duela dio, eta protagonista gaztea izatea gustatu zaio: «Ni gaztea izanda, protagonistaren arazoak ulertu eta sentitu ditut».

Lola Indigo, nire idoloa

Lola Indigo, nire idoloa

Andoaingo Leizaran institutuko ikasle batek bere gustuko abeslari eta dantzari bati buruzko iruzkina idatzi du. Kantariaren hastapenak azaldu ostean, orain arte egin dituen lanen berri ere ematen du artikuluan.