Ongi etorri! BERRIA egunkariaren Ikasgela proiektuaren azken unitate didaktikoa da hau. Ikasturtean ikasitako guztia praktikan jartzeko garaia iritsi da; horretarako, kazetari baten tokian jarriko zarete datozen asteetan. Ikasturtea behar bezala amaitzeko, taldekako proiektu bat egingo dugu: aldizkari, podcast edo ikus-entzunezko eduki bat sortzeko aukera izango duzue. Horretarako, produktu horien oinarrizko azalpenak emango zaizkizue unitate didaktiko honetan, baita lana egiteko hainbat aholku ere. Prest al zaudete? Aurrera!
KONPETENTZIAK | Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia (HKK) Konpetentzia digitala (KD) Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII) |
MAILA | DBHko 3. maila DBHko 4. maila |
IRAUPENA | Hamabi ordu (bi orduko sei saio), edo ikasturtea amaitu arte gelditzen direnak. |
Aurkibidea
2.1. Aldizkaria
2.1.1. Aldizkariaren definizioa
2.1.2. Aldizkarian landu daitezkeen gaiak
2.3. Podcasta
2.3.1. Aldizkarian landu daitezkeen gaiak
2.4. Podcast saio bat sortzeko gida
2.5. Bideoa
2.5.1. Aztertu adibidea
3.1. Lanaren zehaztapenak
3.2. Lanak zuzentzeko errubrikak