Komunikazioaren erronkak XXI. mendean

Informazioa eta iritzia: Zer jasotzen eta zabaltzen dugu pantailen bidez?

Ongi etorri! BERRIA egunkariaren Ikasgela proiektuaren hirugarren unitate didaktikoa da hau. Aztertuko dugu nolako eragina duen gure buru osasunean eta osasun emozionalean etengabe jasotzen dugun informazio jarioak. Horrez gain, informazio uholdeak eragin duen iritziaren homogeneotasunari erreparatuko diogu, gero eta txikiagoa baita gizartean gailentzen diren ikuspuntuen markoa. Zenbait jardueraren eta azalpen teorikoren bidez, pentsamendu kritikoa eta autonomoa sustatuko da, nork bere iritzia zehazten, osatzen eta adierazten ikasteko, kazetaritzan genero oso ezaguna eta miretsia den baten bidez: iritzi artikulua. Prest al zaudete? Aurrera!

KONPETENTZIAKHizkuntza komunikaziorako konpetentzia (HKK)
Konpetentzia digitala (KD)
Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII)
MAILADBHko 3. maila
DBHko 4. maila
IRAUPENAZortzi ordu (bi orduko lau saio)
Aurkibidea

1. Hasiera fasea

1.1. Galdetegia

1.2. Eztabaida

2. Garapen fasea

2.1. Erabiltzailearen informazioa

2.1.1. Zein da aipuaren mezua?

2.1.2. Ikusi bideoa eta, ondoren, erantzun galderei

2.1.3. Zer emozio eragiten dizkizute egoera hauek?

2.2. Informazioaren etenik gabeko jarioa

2.2.1. Sareko komunikabideak eta buru osasuna: BERRIAn argitaratutako elkarrizketaren lanketa

2.3. Praktika osasungarriak ingurune digitalean

2.3.1. Hausnarketa

2.3.2. Dekalogo bat sortzen

2.4. Algoritmoak eta homogeneizazioa

2.4.1. Zein da adimen artifizialaren iritzia?

2.5. Iritzi generoa: iritzi artikuluaren ezaugarriak

2.5.1.Zein da testuaren mezua?

2.5.2. Zein da iritzi artikuluek gizartean betetzen duten funtzioa?

2.5.3. Gai bat, hamaika ertz

2.5.4. Iritzi artikulu baten egitura aztertzen

3. Amaiera fasea

3.1. Iritzi artikulu baten plangintza

3.1.1. Gaiaren aukeraketa

3.2. Iritzi artikulu baten antolaketa

3.3. Iritzi artikulu baten idazkera

3.3.1.Iritzi artikuluaren autozuzenketa

3.3.1.1.Nork bere lana ebaluatzeko errubrika

3.3.1.2.Ikaslea ebaluatzeko errubrika