Komunikazioaren erronkak XXI. mendean

Urte bukaerako lana. Kazetariaren betaurrekoak jarrita


Ongi etorri! BERRIA egunkariaren Ikasgela proiektuaren azken unitate didaktikoa da hau. Ikasturtean ikasitako guztia praktikan jartzeko garaia iritsi da; horretarako, kazetari baten tokian jarriko zarete datozen asteetan. Ikasturtea behar bezala amaitzeko, taldekako proiektu bat egingo dugu: aldizkari, podcast edo ikus-entzunezko eduki bat sortzeko aukera izango duzue. Horretarako, produktu horien oinarrizko azalpenak emango zaizkizue unitate didaktiko honetan, baita lana egiteko hainbat aholku ere. Prest al zaudete? Aurrera!

KONPETENTZIAKHizkuntza komunikaziorako konpetentzia (HKK)
Konpetentzia digitala (KD)
Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII)
MAILADBHko 3. maila
DBHko 4. maila
IRAUPENAHamabi ordu (bi orduko sei saio), edo ikasturtea amaitu arte gelditzen direnak.
Aurkibidea

1. Hasiera fasea

1.1. Proiektuaren aurkezpena

2. Garapen fasea

2.1. Aldizkaria

2.1.1. Aldizkariaren definizioa

2.1.2. Aldizkarian landu daitezkeen gaiak

2.2. Aldizkari baten egitura

2.3. Podcasta

2.3.1. Aldizkarian landu daitezkeen gaiak

2.4. Podcast saio bat sortzeko gida

2.5. Bideoa

2.5.1. Aztertu adibidea

2.6. Bideo bat sortzeko gida

3. Amaiera fasea

3.1. Lanaren zehaztapenak

3.2. Lanak zuzentzeko errubrikak

3.2.1. Nork bere lana ebaluatzeko errubrika

3.2.2. Ikasleak ebaluatzeko errubrikak

Unitateak erabiltzeko, programa kontratatu behar duzu: