Hau galdemina: Zergatik ditut hainbeste galdera?

Haurren galderak erantzuteko MANTANGORRIren espazio berria da Hau galdemina! Haurrek bidalitako galderei modu umoretsu eta jostarian erantzungo die Edu Zelaieta idazleak, bi astean behin. Bidali zuen bizitzari buruzko galderak [email protected] helbidera, eta saiatuko gara horiei erantzuten.


Galdera: Oiartzungo (Gipuzkoa) Haur Filosofia saiotik bidalia

J aikitzen zaren momentutik…

A rraioa! Galdera bat ezpain-joka.

K oloretako pentsamenduak,

I tzulika, salto, buelta eta jira!

N orbaitek dio: «Lasai, goizegi da».

M aite duzu ulertzea,

I kastea eta jakitea.

N ahastea horretan? Bai, denok bezala.


H itz batek pizten du beste bat…

A ze nolako ideia festa!

N otizia harrigarri bat

D ago Oiartzun aldean:

I laran daude galdera guztiak

A iako Harriaren magalean.


D udak eta zalantzak, askotan

U ste dugunaren kontrara,

Z intzotasunaren bidean

U rrun joateko lagunak dira.

L erro artean ere irakurtzen

A bila eta ernea zarelako,

K onfiantza handia dut

O ngi jaso duzula mezua.

top