Azoka

Hagin Otxotorena musu beharrez

Hagin Otxotorena musu beharrez

Hagin Otxotorena egun txarra izaten ari da, eta ez du musu baten beharrik... Ozen irri egiteko istorio hau amorruari eusteko gaitasunaz mintzo da. Gauzak nahi dugun moduan ateratzen ez direnean maitasun keinu txikiek dena alda dezakete.

Ziggy Hanaor eta Ollie Silvester. Argitaletxea: Picarona.
Otso basatiaren musuak

Otso basatiaren musuak

GRRR! Otso basatia umore txarreko dago. Marmarka eta protestaka ari da! Nola sentituko litzateke hobeto? Txotxongilo-liburua da hau, sustoak ematen jolasteko eta ondo pasatzeko! Hatzetako txotxongiloa.

Jean Leroy eta Laurent Simon. Argitaletxea: Ibaizabal.
Musu bat nahi duzu?

Musu bat nahi duzu?

Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?

Alexandra Garibal eta Claudia Bielinsky. Argitaletxea: Ibaizabal.
Sukaldaritza

Sukaldaritza

Liburu honen bidez sukaldaritzaren munduko bazter guztiak ezagutu ahal izango dituzu, modu atsegin eta argian emandako informazioari esker. Jakin-min handiko irakurleek ikasteko pentsatutako liburua da hau.

Pascale Hedelin, Nathalie Choux eta beste batzuk. Argitaletxea: Ibaizabal.
Gordegia

Gordegia

Eskolan, kiroldegiaren gibelean, zulo bat dago. Zuloa deitzen da. Natura haurren irudimenaren garapenerako zelai amaigabea da. Album honek haurraren alderdi esploratzaile eta jostalaria omendu nahi du, helduen beldurrek eman oztopo guzien gainetik.

Emma Adbage. Argitaletxea: Haria.
Sukaldaritzako sorginkeria

Sukaldaritzako sorginkeria

—Zer dela-eta zara horren arraroa, Isaline? 
—Egia esatea nahi baduzu, sekretu bat daukat, baina inork ez du jakin behar... sorgina naiz!

L´Hermenier eta Yllya. Argitaletxea: Harriet.
Zure jaki gogokoena

Zure jaki gogokoena

Txitak animalia guztiei jaten eman nahi die. Baina bakoitzari zerbait desberdina gustatzen zaio: hartzari eztia gustatzen zaio, fokei arrainak gustatzen zaizkie... Bakoitzari bere janari gogokoena eman ondoren, txita gose da.

Mack Van Gageldonk. Argitaletxea: Ikasmina.
Azeritxo beldurtia

Azeritxo beldurtia

Baso sakon eta eder batean azeritxo bat bizi da, bere azeri ama eta anaiarekin batera. Gaua heltzerakoan, iluntasunak azeritxoa zeharo izutzen du, eta ezin izango da bere familia kideekin ehiza egitera joan. Eskerrak lagun berri bat agertu zaiola, basoko bizitza erabat nahasten ari baita...

Aitor Uriarte eta Rober Landeta. Argitaletxea: Beta edizioak.
Beldur festa ikaragarria

Beldur festa ikaragarria

Maindik beste erronka handi bati egin beharko dio aurre, benetako maitagarri izan nahi badu. Baina bete beharreko desirak hasieran uste baino askoz zailagoak dira beti azkenerako. Gainera, asko korapilatuko zaizkio bere egitekoak...

Javier Ruescas, Andres Quinzaño eta Ignacio Hernandez. Argitaletxea: Ibaizabal.
Lur beldur

Lur beldur

Beldurra lehoi bat da. Eta barruan erbi bat du. Eta erbiak barruan uso bat. Eta usoak arrautza bat. Arrautza lehertu arte ez da hilko beldurra. Lurrek Txuriren begiak ikusten ditu, eta Txurik Lurren beldurra. Gaua bezain beltza da Txuri.

Uxue Alberdi eta Idoia Beratarbide. Argitaletxea: Denonartean.
top