Testua: OƱatiko natur eskola
Gaueko hegazti harrapari txikia: 22 zentimetro luze da, eta 160 gramo pisatzen du. Buru borobil eta handia du, eta begi handi hori deigarriak. Lumajea marroia du, orban zuriduna.
Non bizi da? Europatik Txinaraino ibiltzen da, eta gune irekiak ditu gogoko, landa eremuak eta larreak adibidez, betiere habia egiteko zuhaitz edo harkaiztiren bat badu. Herri barruko parkeetan ere bizi daiteke.
Noiz irteten da? Hontz gehienak gautarrak diren arren, mozoloa ilunabarrean egoten da aktiboen. Egunez eta gauez ere ikus daiteke, baina orokorrean zuloren batean gordeta igarotzen ditu momentu horiek.
Zozoaren neurrikoa da, baina hontz txikiagoak ere badira: tengmalm hontza, apo-hontza eta mozolo txikia.Kantua oso altua da, eta batzuetan katu batekin nahastu daiteke.
Bikotea osatu ondoren, arra eta emea elkarrekin bizi dira bietako bat hil artean.
Zer jaten du? Haragijalea da. Harrapakin ohikoenak zomorroak, zizareak eta ornodun txikiak izaten dira. Zuhaitzetako adar edo posteen puntan egoten da harrapakina noiz iritsiko zain. Batzuetan lurrera jaisten da zizare eta zomorroak bilatzeko.
Nola ugaltzen da? Urte osoan kantuan egiten du, baina ugalketa garaia hurbiltzen denean gehiago kantatzen du. Emeak 2-5 arrautza erruten ditu, eta arraren laguntzarik gabe berotzen ditu; txitei jaten, berriz, biek ematen diete.
Euskaraz, mozolo hitzak, pertsonari zuzenduta, inozo esan nahi du.