Asteko egunak baloiarekin

1

Jokalari guztiak ilaran jarriko dira bata bestearen atzean. Ilaran lehenengo dagoenak baloia eskuetan edukiko du.

2

Haurrek asteko egunak esango dituzte banan-banan; egun bakoitza esatean, baloia airera bota eta atzeko jokalariak hartuko du. Egun bakoitzari baloia botatzeko eta hartzeko arau bereziak dagozkio, ordea:

Astelehena. Lehen jokalariak baloia paretaren kontra botako du, eta haren atzean dagoen jokalariak, hau da, ilarako bigarrenak, baloia airean hartu beharko du.

Asteartea. Bigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du, eta haren atzean dagoen jokalariak lurrean bote egin ondoren hartu beharko du baloia.

Asteazkena. Hirugarren jokalariak baloia lurrera botako du, eta haren atzean dagoen jokalariak lurrean bote egin ondoren hartu beharko du baloia.

Osteguna. Laugarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du, baina aurretik lurrean bote egin beharko du, eta haren atzean dagoen jokalariak airean hartu beharko du baloia.

Ostirala. Bosgarren jokalariak baloia airera botako du, eta haren atzean dagoen jokalariak airean hartu beharko du.

Larunbata. Seigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du, eta haren atzean dagoen jokalariak txalo jo eta baloia airean hartu beharko du.

Igandea. Zazpigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du, eta haren atzean dagoen zortzigarren jokalariak bi txalo jo eta airean hartu beharko du baloia.

3

Berriz astelehenarekin hasi eta beste hainbeste egin behar da norbaitek huts egin arte.

DATUAK

  • Adina: 6 urtetik gora.
  • Kopurua: Bakarka zein taldean jolas daiteke.
  • Materiala: Baloia.
  • Tokia: Kaleko horma ba- tean jolasteko aproposa da, baita gela zabal batean jolasteko ere, gela garaia bada.
top