Noiz sortua: 2019-10-05 00:30:00

Zalgiris 58-70 Baskonia

Ondo ekin dio bideari

Baskoniak defentsa lan zorrotzari esker irabazi du Euroligako lehen partida. Ondo aritu dira fitxaturiko jokalariak, Henryk eta Fallek bereziki
Pierria Henry Baskoniakoa, baloia ahur palaz uzten.
Pierria Henry Baskoniakoa, baloia ahur palaz uzten. TOMS KALNINS / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko urriak 5
Zalgiris Kaunas. Perez, Grigonis (10), Ulanovas (9), Leday (7), Geben (2) —hasierako bostekoa— Walkup (2), Milaknis (9), Lekavicius (10), Hayes, Jankunas eta Landale (9).

Baskonia. Vildoza (10), Garino (3), Shields (19), Xengelia (13), Eric (7)—hasierako bostekoa— Henry (4), Janning (10), Polonara (2), Diop eta Fall (2).

Markagailua. 19-19, 30-37 (ats..); 46-55, 58-70. Epaileak. Christpdulu, Obrknezevic, eta Petek. Fall Baskoniako kanporatu zuten faltengatik. Bestelakoak. 15.151 ikusle Zalgirio Arenan.

Bide luzea da Euroliga, eta sasoi honetan inoiz baino luzeagoa. Zortzi hilabeteko maratoia da, iraupen oso luzeko lasterketa bat, eta halakoetan oso garrantzitsua da ondo hastea. Pausoa galduta hasiz gero, aldapa gora jar daiteke bidea, eta horregatik da hain baliotsua Baskoniak atzo lorturiko garaipena. Are baliotsuagoa lehen hiru partidak etxetik kanpo dituela kontuan hartuta. Zalgirisen etxean zuen ligaxkako aurreneko hitzordua, eta nagusitasunez irabazi zion, defentsa lanean emaniko mailarengatik batez ere.

Velimir Perasovic aseezina da, baina atzokoan gustura hartuko zen Kaunastik Gasteizerako hegaldia. Oraindik asko falta zaio taldeari, landu egin behar du, baina defentsarako jarrera ona erakutsi zuen. Erasoko jarduna, askotan, egunaren araberakoa da, defentsa, aldiz, balio segurua da. Jardun horretan, bi iritsi berri nabarmendu ziren: Henry eta Fall. Biek pistan bat egin zutenean Zalgiris ito egin zuten. Antolatzaileak etxekoen kanpoko lerroko jokalariak ernegatu zituen; pibotak, aldiz, izua barreiatu zuen eremuan. Bost txapel jarri zituen eta jaurtiketa asko desbideratu.

Erasoan, aldiz, Shavon Shields nabarmendu zen, lehen zatian bereziki. Atsedenaldirako hamabost puntu zeramatzan, eta hari esker iritsi zen aurretik Baskonia bigarren laurdenaren amaierara (30-37). Kontrolpean zuen partida Baskoniak, baina Zalgirisek ondo ekin zion hirugarren laurdenari. 46-50 gerturatu zen, baina Janningek ireki zuen tartea hirugarren laurdenaren amaieran.

Laugarren laurdenak hasiera bizia izan zuen (55-59, 32.min.). Zalgiris hazita zegoen eta Perasovicek su hori itzali beharra zeukan. Berriz ere estutzeko agindu zuen, eta Fall eta Henry elkartu zituen pistan. Ahal fisiko handiko boskotea pistaratu zuen, eta eragina nabarmena izan zen. Etxekoek hiru puntu sartu zituzten bakarrik azken zortzi minutuetan.

Bilbo Basket, Santiagon

Bilbo Basketek ACB ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur Obradoiroren pistan (18:00). Bilboko taldeak ezin hobe hasi du liga, lehen bi partidak irabaziz, eta bolada gozoa luzatzeko aukera du. Obradoiroren bidea, aldiz, aurkakoa izan da, jokaturiko bi partidak galdu baititu. Emir Sulejmanovic pibota osatu da dagoeneko eta lehen minutuak jokatzeko aukera izan dezake.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna