Poloniako fiskaltzak eskatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldia luzatzeko
Orain, epaileek zazpi eguneko epea dute horren inguruan erabaki bat hartzeko.

Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Poloniako Fiskaltzaren Atalak eskatu du Pablo Gonzalez kazetariaren atxiloaldia luzatzeko. Gonzalez Poloniako espetxe batean dago behin-behinean, Errusiaren aldeko espioitza lanak egiteaz akusatuta, otsailaren 28an atxilotu baitzuten.
Kazetariak Polonian duen abokatu Bartosz Rogalak adierazi dio Efe albiste agentziari erabaki hau espero izatekoa zela. Poloniako legearen arabera, orain epaileek zazpi eguneko epea dute, atxiloaldia luzatzeko eskaera egiten denetik, audientziaren data ezartzeko. Audientzia horretan erabakiko dute eskaera aintzat hartzen duten ala ez.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.